Gure erakundea 1940an hasi zen Espainian lan egiten eta, urte hauetan guztietan, hezkuntza eta kultur harremanak sustatzea helburu duten jarduera programa garrantzitsuak garatu ditugu. British Councilek, guztira, 13 egoitza ditu Madril, Bartzelona, Segovia, Valentzia, Bilbao eta Mallorcako Palman.

Badugu Madrilen ere British Council School delakoa, non, 3 eta 18 urte bitarteko ia 2.000 ikasle ingururi hezkuntza eleanitza eta bikulturala eskaintzen diegun. Gogor egiten dugu lan bere hezkuntza nazio zein nazioarte mailako unibertsitaterik onenetan jarrai dezaten. British Council School bere sektorean liderra izatearen eta britaniar zein espainiako hezkuntzaren onena jasotzen duen zentro berritzailea izatearen aintzatespena du.

Jende askok Cambridgeko First edota Advanced bezalako tituluekin jartzen gaitu harremanetan. Gure lanaren parte garrantzitsua badira ere, ez dira eskaintzen ditugun titulu bakarrak. International English Language Testing System - IELTS da gazte zein helduekin hasi dugun ekintza zirraragarrienetako bat. Azterketa hau, gure egoitzetan ezezik, bestelako kanpo instalazioetan ere burutzen dugu.

Gainera, British Councilek gizartea, zeintzia, hezkuntza edota arteak ardatz duten ekimen desberdinak sustatu edo hauetan hartzen du parte.

Artean, gure lana, funtsean, bideratzaile eta bitartekariarena da. Artean ariten den Espainiako taldeak harremanak garatzen ditu erakunde kultural eta publikoekin. Gure xedea, kalitate handiko ekitaldi artistiko eta berritzaileen bidez Erresuma Batuko sormenaren adibiderik onenak azaltzea da. Europar Batasuneko Kultur Institutu Nazionalaren (EUNIC) bidez Europako bestelako kultur erakundeekin modu eraginkorrean lan egiteko aukera dugu.

Era berean, Irakasleen Elkarteekin egiten dugu lan Espainian, bere trebakuntza babestuz eta bere kideei hezkuntza baliabideak lortzeko aukera emanez. Gure urteroko ingeles irakasleen konferentziak iraialaren amaieran izaten dira eta 700 irakasle baino gehiagok hartzen du parte.

Espainian burutzen ditugun jarduera hauen guztien berri izan nahi baduzu, deskargatu gure Agenda Aldizkaria.