Teacher
©

Mat Wright

TeachingEnglish: irakasleen online prestakuntza 

Gure Autoebaluaziorako Tresna digitalak irakasle eraginkorragoa izaten lagunduko zaitu dituzun trebakuntza eta prestakuntza beharrak identifikatzen lagunduko zaituelako. Gure online ikastaro eta moduluek gure EGP markoan identifikatutako 12 praktika profesionaletan konfiantza eta ezagutza bereganatzen lagunduko zaituzte. 

Izan zaitez irakasleen komunitate global baten kide eta hasi zure trebakuntza gure doako Hasierako modulua edo Ikaskuntza behar bereziak ulertzen moduluarekin. Kasu bietan, autoikaskuntzarako 12 ordu eskaintzen dizkizugu eta, horrela, gure plataforman mugitzen ikasteaz gain, XXI. mendean funtsezkoak diren irakaskuntza gaitasunetan konfiantza ere bereganatuko duzu. 

MOOC: Arrakastarako irakasten: Ikasgela eta mundua

Ezagutu British Councilaren irakasleen garapenerako markoaren barruan Etengabeko Garapen Profesionalerako 12 praktika profesionalak.

Ikastaro honetan lau praktika profesional jorratuko dira:

  • ICT-ak barneratu
  • XXI. mendeko gaitasunen sustapena
  • Gerturapen eleanitzak erabili
  • Hezkuntza politika eta praktikak ulertu.

Izena eman hemen.

Irakaskuntza materialak eta ikasgelarako ideiak 

Material bila dabilen ingeles irakaslea bazara, British Councilek lagun zaitzake aldizka eguneratzen diren ikasgai eta ikasgela materialekin. Ikusi eskola plangintzak.

Aldi berean, sarritan zure ikasleekin erabili ahal izango dituzun jarduera berrietarako ideiak eskaintzen ditugu. Ikusi gehiago ELT ikasgeletarako jardueren inguruan edo literaturan oinarritutako material en inguruan.

Aplikazioak

LearnEnglish Kids: Phonics Stories (Eskoletarako edizioa) eta Elementary Podcasts dira adin guztietako ikasleei bere ikasketa prozesuan lagungarri izango duten gure aplikazioetako batzuk. Ikusi gure aplikazioen zerrenda osoa eta erabaki zeintzuk diren egokienak zure ikasgelarako.