Erresuma Batuko goi mailako hezkuntzak, nazioartean aintzatespena duten tituluak eta etorkizun profesional oparoa eskaintzen dizu.

Urtero, Erresuma Batuak 500.000 ikasle atzerritar baino gehiago erakartzen ditu. 9.000 espainiar ikaslek, gutxi gora behera, Erresuma Batua aukeratzen dute bere goi mailako ikasketak burutzeko eta beste 40.000 inguru Ingelesa ikasten ari dira Erresuma Batuko hizkuntza-eskolaren batean. Eta gero eta gehiago dira ikasturte osoa ematen dutenak britaniar eskolaren batean. 

Erresuma Batuan ikasteko asmoa baduzu, behekaldean ikastaro, titulu, eta erakundeen inguruko informazioaz gain, eskaera egiteko beharrezkoak diren baldintzak eta bestelako informazio erabilgarria ere aurkituko duzu. Hau baliogarri izango duzu britaniar hezkuntzari ahalik eta etekin handiena lortzeko.