Bekak, dirulaguntzak, finantza sariak, maileguak... Laguntza mota desberdinak daude Erresuma Batuan ikastaroren bat egin nahi duten Europar Batasuneko ikasleentzat. Aurki ezazu zein aukera dauden zabalik zuretzat Erresuma Batuko Hezkuntza webguneko bekak eta finantziazio laguntza orrialdean. 

Espainiako zenbait erakundek, hala nola, UniversiaLa Caixa edota bestelako fundazioek ere laguntza desberdinak eskaintzen dizkiete Erresuma Batuan ikasi nahi duten espainiar ikasleei. 

Ikasleen finantziazioa Ingalaterran

Europar Batasuneko denbora osoko ikasleek matrikula gastuak ordaintzeko 9.000£ bitarteko maileguak eska ditzakete. Eskaerak online egiten dira eta ordainketak zuzenean hezkuntza erakundeari egiten zaizkio. Ikasleek amortizazio epeak Student Loans Company delakoarekin adostu beharko dute, bere ikasketak amaitzerako. Argibide gehiago aurkituko dituzu UK Government student finance in England web gunean.

Ikasleen finantziazioa Galesen

Europar Batasuneko ikasleek matrikula gastuak ordaintzeko maileguak eska ditzakete eta bestelako laguntzetara jotzeko aukera ere dute. Zure ikasketak Galesen finantziatzeko aukeren informazio gehiago Wales student finance webgunean aurkituko duzu.

Ikasleen finantziazioa Ipar-Irlandan

Europar Batasuneko ikasleek matrikula gastuak ordaintzeko maileguak eska ditzakete Ipar-Irlandan ikasteko. Argibide gehiago aurkituko dituzu Student finance Northern Ireland web gunean.

Ikasleen finantziazioa Eskozian

Europar Batasuneko ikasleek Student Awards Agency for Scotland delakoak bere matrikula gastuak ordaintzeko aukera dute. Argibide gehiago aurkituko dituzu Study in Scotland web gunean.

Kanpoko estekak