British Councilek nazioarteko aukerak sortzen ditu Erresuma Batuko zein beste herrialdeetako biztanleentzat eta hauen arteko konfidantza eraikitzen du mundu osoan. Haurren babesa guztion ardura eskatzen duela uste dugu. Haurren zaintza eta ongizate funtsezkotzat jotzen dugu eta baita haur guztiek edozein eraso modutik babestuta izateko eskubidea dutela ere.

British Councilek gurekin, modu batean edo bestean, aritzen diren haur guztiekiko ardura duela onartzen du, baita abusutik babesteko ardura ere. Hau lortzeko, Erresuma Batuko haurren babeserako legedia eta lan egiten dugun herrialde bakotzean alor honen inguruan diren arauak jarraitzen ditugu, 1989ko Haurren Eskubideen inguruko Nazio Batuen Konbentzioan (UNCRC) adostutakoaren ildoan.

British Councilen haurtzat ulertzen dugu bere 18. urtebetetzera iritsi ez den edozein pertsona (UNCRC, 1989) pertsona horren jaioterrian edo aurkitzen garen herrialde horretan adin-nagusitasuna zein adinan ezartzen den alde batera utzita.

Politika hau bete beharrekoa da mundu osoko British Councileko langileentzat. Talde honetan sartzen ditugu British Councilerako lan egiten duten pertsona guztiak, soldata baten truke ala ez, egun osoz edo ez. Politika hau jarraitu behar dutenen artean aurkitzen dira zuzenean kontratatutako langileak, sindikatuetako ordezkariak, kontratistak, aholkulariak, agentzietako langileak, bolondresak, laguntzaileak eta, oro har, British Councilaren izenean lan egiten duen edonor.

BRITISH COUNCILAREN KONPROMISOA DA:

  • haurrak baloratzea, errespetatzea eta entzutea 
  • langileak kontratatzerakoan jarraitu beharreko neurri guztiak hartzea
  • Langileentzako haur babeserako sistema eta prozedura zorrotzak mantentzea
  • gure langileria prestatzea eta haur babesaren inguruko gutzieneko ulermen bat ematea plangintza eta praktikaren inguruan informatzeko
  • haur babesaren eta haurrekin aritzean jardunbide egokien adibideak eta informazioa guraso eta zaintzaileeekin partekatzea
  • jakiteko beharra duten eragileekin kezken inguruko informazioa partekatzea, haur zein gurasoen parte hartzea behar bezala bideratuz. 
  • langileriari kudeaketa eraginkorra ematea prozesu garbi, ikuskaritza eta laguntzaren bidez.  

Politika honen ezarpenerako beharrezkoak diren baliabide egokiak jarriko ditugu eta hauek komunikatuak eta ulertuak direla bermatuko dugu.

British Councilek urtero berraztertuko du politika global hau epe horretan izan daitezkeen legediako aldaketak jasotzeko eta praktika egokiak bermatzeko.