1. Zenbat denboraz luzatuko da egoera hori British Councilen?

Gure hautagaien osasuna babesteko, Covid-19ren aurrean agintariek ezarritako neurriak modu zorrotzean jarraitzen ari gara. Azterketak ekainaren 8an hasten den astean egiten hasi gara zenbait zertrotan eta laster besteetan hasiko gara horretarako baimena izan bezain pronto.

Izen-emateak zabalik daude azterketak egiteko aukera dugun programatutako egunetarako.  

Kontsultatu hemen eskuragarri dauden azterketa-daten inguruko informazioa  (IELTSCambridge Assessment English , Aptis).

2. Nire azterketa eten egin da. Nire izena beste data batera berandutu dezaket?

-Bai, hori posible izango da azterketa gehienetan, IELTS, Cambridge Assessment English eta Aptis barne. Ikusi matrikula-orria aukeran diren saioei buruzko xehetasun gehiago lortzeko.

Azterketarako sarbidea zuzenean erakunderen batekin egiten baduzu, mesedez, jarraitu haien araudia.

3. Azterketarako izena eman nuen prestaketa zentro baten bidez. Nola berandutu ahal dut nire izen-ematea?

-Jarri harremanetan izena eman duzun prestaketa zentroarekin azterketa data berandutzeko.

4. Noiz eta nola jasoko dut nire azterketaren emaitza?

-Azterketaren emaitza eten aurretik egin ziren beste azterketa guztiak bezala bideratuko da.

  • IELTS azterketako zure emaitzak IELTS Hautagaien Atarian izango duzun profilean ikusi ahal izango dituzu [link]. Zure IELTS azterketaren emaitzak aurrez ikus ditzakezu Test Taker atarian [link]: 13 egun natural azterketa-datatik zenbatzen hasita paperezko azterketen kasuan eta 5-7 egun natural ordenagailuan egindako azterketen kasuan. IELTS emaitzak 28 egunez mantentzen dira online, baina ez da erabili behar zure emaitzaren berrespen ofizial gisa.
  • Cambridge Assessment English azterketaren emaitzak eskuragarri daude Cambridge Assessment English-aren webgunean [link]. Cambridge English azterketen emaitzak azterketa datatik lau eta sei aste arte eskuragarri daude paperezko azterketen kasuan eta bi astez ordenagailuan egindako azterketen kasuan.
  • Aptiseko emaizak, osotasunean, posta elektronikoz bidali dira.

Segurtasun arrazoiengatik, ezin ditugu emaitzak telefonoz edo posta elektronikoz eman.

5. Probaren emaitzak epeen barruan kaleratuko al dira?

-British Council eta erakunde esleipendunak ahalegina egiten ari dira emaitzak ohiko epeen barruan emateko.

Hala ere, kontuan izan egungo egoera oso konplexua dela. Gure bulegoak itxita daude eta gure lankideak etxetik lan egiten ari dira. Hori dela eta,  atzerapen txikiak izan daitezke. Hori gertatuko balita, berehala horren berri emango genizuke.

6. British Council publikoari itxita bada, nola jaso dezaket azterketa-ziurtagiria?

-Gure lankide gehienak etxetik lan egiten ari dira zentroak itxita daudelako. Ondorioz, ezin izango ditugu ziurtagiriak ohiko moduan bidali.

Hori dela eta, gure zentroa itxi baino lehen zure IELTS TRF eta/edo Cambridge Assessment English ziurtagiria posta / mezularitza bidez jaso ez baduzu, gurean gordeko ditugu modu seguruan, izena eman zenuen ikastetxe edo erakundera zuzenean bidaltzeko aukera izan arte.

IELTS azterketarako izena eman zenuenean zerrendatu zenituen Erakunde Hartzaileek (RO), kasu gehienetan, sarbidea izango dute zure emaitzak online ikusteko. Covid-19 dela eta izan daitezkeen murrizketak direla eta izan daitezkeen aldaketen berri emango zaiei ROei.

Aptis Verified Reports-ei dagokionez, ezin izango dira inprimatu agintaritzak lanerako mugikortasunari dagozkion mugak kendu arte. Une horretatik aurrera, aipatu ziurtagirien ekoizpenari eta bidalketari berriro ekingo diogu. 

 Gure zentroak itxita dauden bitartean, ezinezkoa izango da TRF edo ziurtagiria pertsonalki jasotzea British Council azterketa zentroetan.

7. Etorkizunean Cambridge Assessment English azterketetarako saio osagarriak antolatuko dira?

-Cambridge Assessment Englishekin elkarlanean ari gara gure banakako hautagaien eta gurekin hautagaiak erregistratzen dituzten eskola zein erakundeen beharrak asetzeko egokiak diren azterketa-datak birprogramatzeko.

Hori abian den lana da. Aldizka gure hautagai guztiekin harremanetan jarriko gara eguneratutako informazioa emateko. Era berean, azterketa-saioen daten inguruko informazio eguneratua izateko gure webgunea aldizka bisitatzea gomendatzen dizuegu.

8. Nire unibertsitatera mezu bat bidali dezakezue azterketa bertan behera utzi zela berretsiz?

-IELTSen izena eman baduzu, azterketak bertan behera utzi direla jakinaraziko diegu zure erregistro-orrian zerrendatu dituzuen Erakunde Hartzaileei (RO).

Cambridge Assessment English edo Aptis azterketa batean izena eman baduzu, erakunde hartzaile bati mezua bidali ahal diogu baldin eta emaitzen iragarpenean izandako atzerapenarengatik kaltetua izan bazara. Mesedez, bidali mezu bat [hello@britishcouncil.es] helbidera, hurrenez hurren, zure azterketaren xehetasunekin eta zein erakunderi bidali  behar zaion informazioa azalduz.

9. Nola jar naiteke harremanetan Bezeroarentzako Arreta Zerbitzuarekin?

-Gure zentroak itxita dauden bitartean, gure bezeroentzako arreta zerbitzuek posta elektroniko bidez lagunduko dizute. Mezu elektroniko guztiei erantzuteko lanean ari gara, baina egoera ohiz kanpokoa da eta atzerapen txikia egon liteke. Aldez aurretik gure barkamena onartzea eskatzen dizugu. Zure ulermena eta lankidetza eskertzen ditugu.