Ongietorria ematen diegu gure zentrora aniztasun funtzionala edo haur-kotxea duten pertsona guztiei. Gure zentrora sartzeko laguntza behar baduzu edo bestelako galderaren bat baduzu, galdeiguzu.
NON GAUDE
British Council Bilbao bulego eraikin batean dago.
- Deustuko metro geltokia 5 metrotara dago.
- Abandoko tren geltokia 2,8 kilometrotara dago.
- 43. Linearen Los Arcos autobus geltokia 150 metrotara dago, Lehendakari Agirre kalean bertan.
IKASLEAK JASO
Ikasleak jasotzeko gertuen den puntua Madariaga Etorbidearen 24. zenbakian den Bidarte merkataritza-gunearen kanpoaldean dago.
- Puntu hori gure zentroaren sarrera nagusitik 100 metrotara dago.
Bada jasotzeko eta taxientzako beste puntu bat gure sarrera nagusiaren aurrealdean, baina hor autobus-errei bat dago eta ez da gomendagarria kotxe pribatuak bertan uztea.
Taxi irisgarri bat eska dezakezu Radio Taxi Bilbao -ra deituz
APARKALEKUA
British Council Bilbaok ez du kotxeak uzteko aparkalekurik.
- Badira denboraren arabera ordaindu beharreko aparkaleku bat Madariaga etorbidean, gure egoitzatik 100 metrotara.
- Gertuen den aparkaleku publikoa 750 metrotara dago, Madariaga Etorbidearen 67. zenbakian den La Salle Ikastetxean, hain zuzen ere.
WHAT TO EXPECT WHEN YOU ARRIVE
SARRERA NAGUSIA
Eskailerarik gabeko sarrera dago Lehendakari Agirre etorbidearen 29. zenbakiko 2. solairuan den gure egoitzara iristeko. Aniztasun funtzionala edo haur-kotxeren bat duten pertsonek sarrera nagusia erabili dezakete gure egoitzara sartzeko.
Sarrera nagusiaren argazkia ikus dezakezu lehenengo orrialdean.
- Bada bigarren solairuan den gure egoitzara iristeko erabil daitezkeen igogailuetara jotzeko eskailera-atal bat. Horren eskuinaldean arrapala bat dago. (argazkia ikus dezakezue orrialde honen behealdean).
- Arrapalak eskubandak ditu bi aldeetan.
- Sarrera nagusiaren zabalera 84 zentimetrokoa da.
- Itsu-txakurrak ere ongietorriak dira
ERAIKINAREN BARRUAN
SEGURTASUN KONTROLA
Eraikinean sartzerakoan, agian, segurtasun kontrol bat igaro beharko duzu. Bertan, zaintzaileak zure ondasunak aztertu ahal izango ditu.
HARRERA-LEKUA
Bezeroentzako arreta puntu bat dugu harrera-lekuan bertan. Gure lankideek adeitasunez lagunduko zaituzte behar duzun guztian.
- Gurpil-aulkian dauden pertsonentzako egokitutako ebakuazio-planaren inguruko argibideak eman ahal dizkizugu.
ERAIKINAREN DESKRIBAPENA
British Council Bilbao bi solairutan banatuta dago, bigarrena eta laugarrena. Kasu bietan pasillo zabalak eta gurpil-aulkian diren pertsonentzako egokiak daude.
Bigarren solairuan harrera-tokia, liburutegia, kafetegia eta ikasgelak daude.
Laugarren solairuan ikasgelak daude.
Era berean, lehen solairuan den beste akademia bateko ikasgelak ere erabiltzen ohi ditugu. (Almi ikasketa zentroa).
Aipatu solairu horietara guztietara iristeko eskailerak eta igogailua erabil daitezke. Igogailuetara iristeko eskailera-atal bat dago (lau maila) eta baita arrapala bat. (Ikusi gorago den ‘Sarrera nagusia’ atala).
IKASGELAK
- Ikasgela irisgarriak daude bigarren solairuan. Igogailura gurpil-aulkian sartzeko aukera dago.
BILERA-ARETOA
- Irisgarria den bilera-areto bat dugu bigarren solairuan. Igogailura gurpil-aulkian sartzeko aukera dago.
IGOGAILUA ETA ESKAILERAK
- Bigarren eta laugarren solairura iristeko eskailerak eta igogailua erabil daitezke. Igogailura gurpil-aulkian sartzeko aukera dago.
- Bisitariek ere igogailua erabil dezakete.
- Igogailuaren sarrerak 81 zentimetroko zabalera du eta botoiak zorutik 89 eta 113 zentimetrotara kokatuta daude.
- Igogailuan Braille botoiak ere daude.
- Igogailuan ez da abisurako entzumen-sistemarik.
- Eskaileretan eskubandak daude ezkerraldean igotzen ari bazara.
Arren, jar zaitez gurekin harremanetan gurekin igogailua zuretzat irisgarria ez dela uste baduzu edo bestelako egokitzapenak behar dituzula uste baduzu.
KOMUN IRISGARRIA
Gurpil-aulkian diren pertsonentzako komun irisgarri bat dago bigarren solairuan. Atea lerragarria da.