Irakaskuntza metodo erakargarri, elkarreragile eta komunikatiboek funtsezko rola dute gure eskoletan. Gure esperientzian oinarrituta, jakin badakigu, hau dela eguneroko mundu globalizatuan ingelesez modu eraginkorrean komunikatzen laguntzeko den modu bakarra.
Lehen egunetik, irakaslearekin zein beste ikaskideekin ingelesez komunikatzera animatuko zaitugu. Zenbat eta gehiago hitz egin orduan eta errazagoa hizkuntza bat ikastea.
Gure helburua ahalik eta modurik eraginkorrenean irakastea da, eta baita ahalik eta ingurune atsegin eta dibertigarrienean ere. Hizkuntza baten ikasketa prozesua arrakastatsuagoa izango dela uste du baldin eta:
- Konfidantza bereganatzeko estres gabeko ingurune batean ematen bada
- Modu aktiboan eskoletan parte hartzen baduzu eta hauek estimulatzaileak badira
- ikasketa estilo desberdinak eskaintzeko media baliabideak eta bestelako jarduerak erabiltzen badira
- Eskolek ikaslearen autonomia eta ikasketa independientea sustatzen badute
- Irakasleek jarrera positiboa badute eta lagungarriak badira eta irakaskuntzarako laguntza baliabide desberdinak badituzte
- Ikasgelan zein etxean egindako lanan oinarrituta, zure garapena etengabe ebaluatua bada idatzizko zein ahozko ingeleseko esparru guztietan
- Gure ikasle gazteenen gurasoek gure irakasteko mosua ulertzen badute eta bere seme-alaben ikasketa prozesuan parte hartzen badute