Zure ikasleen mundua islatzen duten probak
Badakigu ikasleei konfiantza ematearen garrantzia. Horri esker ikasleek bere onena eman dezakete bigarren hezkuntzako ingeles azterketetan. Horregatik, 13-16 urte bitarteko ikasleak ebaluatzen ditugu haien egunerokotasuna azal daitezkeen egoerak erabiliz. Modu horretan, ezagunak eta erabilgarriak dituzten gaietan zentra daitezke, gehiegizko estresa sentitu gabe.
Jar zaitez gurekin harremanetan informazio gehiagorako
Zergatik erabili gure Secondary English Test proba
Gure probak zure ikasleek eguneroko benetako egoeretan ingelesa erabiltzeko duten gaitasuna ebaluatzen du. Ziur egion zaitezke emaitzek ingeles hizkuntzaren neurketa fidagarri bat erakusten dutela.
Ezagunak dituzten gaia jorratzean, probak aukera ematen die ikasleei haien errendimenduan kontzentratzeko. Jorratzen diren gaien artean daude, adibide:
- Sare sozialak
- Etxeko lanak
- Ikastetxeko jarduerak
- Kirolak
Gure Secondary English Test proba:
- Adinerako egokia – Gure probak nerabeek haien egunerokotasunean bizi ohi dituzten jarduerak eta egoerak islatzen ditu.
- Integrazio erraza ahalbidetzen du – Ikasturtetik independentea den proba da, eta ikasketa-plan ezberdinetan modu errazean barneratu daiteke.
- Egoki ahal da – Azterketa leku ezberdinetan egin ahal da eta tamaina ezberdineko taldeetan.
- Emaitza azkarrak – Ikasleen emaitzak 48 orduko epean lortzen dira.
- Emaitza zehatzak eskaintzen ditu ikasleen indarguneak eta ahuleziak identifikatzeko – Probak 50 puntuko eskala baten arabera ebaluatzen dira eta nazioartean aintzatespena duten HEEEBren estandarretara egokituta daude, HEEEB puntuazioak eskainiz ebaluatutako hizkuntza-gaitasun bakoitzerako.
Erabili Secondary English Test proba:
- Ikasleak ikastaro egokietan kokatzeko eta haien garapena neurtzeko ikasturtean zehar.
- Ikasleen indarguneak eta ahuleziak identifikatzeko, irakaskuntza orientatzeko eta prestakuntza maila altuko azterketetara bideratzeko.
- Ikasleen mailaren neurri objektibo bat ezartzeko, gurasoekin modu seguruan partekatu ahal izango dena.
Secondary English Test probaren funtzionamendua
Badakigu garrantzitsua dela ikasleek beren garapena neurtzeko aukera izatea. Ikasleek gure probak hainbat aldiz egin ahal dute. Horrek bere garapenaren berri izateko aukera ematen die haien ikaskuntza ibilbidean zehar eta hori oso motibagarria izan ahal zaie.
Gure Secondary English Test probak funtsezko lau hizkuntza-gaitasunak ebaluatzen ditu. Era berean, gramatika eta hiztegi ezagutzak ere ebaluatzen ditu.
Probak honako formatua du:
- Reading: 30 minutu
- Writing: 50 minutu
- Listening: 55 minutu
- Speaking: 12 minutu
- Gramatika eta hiztegia: 25 minuyu
Prestatu zure ikasleak haien etorkizun akademikorako
- Probak sistema berean oinarritzen den Aptis ESOL bezalako proba aurreratuagoen berri ematen die ikasleei.
- Probak ikasle bakoitzaren mailaren kanpoko neurri objektibo bat eskaintzen du, gurasoei konfiantzaz erakutsi ahal zaiena.
Garatu beren potentziala
- Ikasleek gaitasun bakoitzean eskala numeriko batean (0-50) puntuazioa jasoko dute. Secondary English Test azterketak A1etik B2ra bitarteko mailak ebaluatzen ditu CEFRn. B2 mailatik gorako maila erakusten duten hautagaiei C bat emango zaie.
- Emaitza indibidualak eta taldekakoak alderatu ahal dira, indarguneak eta ahuleziak identifikatzeko. Horrek irakasleei bere ingeles hizkuntzarako programak optimizatzeko aukera emango die.
Ingelesaren ebaluazioa ikastetxeetan bideratzeko modu eraginkorrei buruzko gida azkar bat sortu dugu
Lortu zure doako kopia hemen
Emaitza zehatzak
Garapenaren jarraipena egiteak ikaskuntza helburuak lortzeko ikasleek zer egin behar duten identifikatzen laguntzen du. Egiazta ezazu zure ikasleek zer-nolako garapena izan duten eskola-azterketa nazionaletan eta HEEEBarekin lotura duten beste hezkuntza-mugarri batzuetan.
Konfiantzazko proba bat
Gure Secondary English Test proba zehatza, malgua eta fidagarria da. British Councileko ebaluazio-adituek garatua, ikasleen eta irakasleen beharretara egokitzeko diseinatuta dago. British Councilaren Aptis ebaluazio-metodologian oinarrituta, proba hainbat azterlan independenteen bidez baliozkotuta izan da.
- Bigarren hezkuntzako azterketa HEEEBan oinarritzen da eta mundu osoan ezaguna den erreferentzia esparrua jarraitzen du.
- Puntuazio-txosten zehatzei esker, zure ikasleen emaitzak modu errazean ulertu ahal izango dituzu.
- Mintzamen eta idazmen probak48 orduko epearen barruan zuzentzen dira gaitutako aztertzaileen bidez eta arau zorrotzak jarraituz.
- British Councileko ebaluazio-adituek garatua eta hainbat azterlanak baliozkotuta.
Proba malguak eta eraginkorrak
- Proba modu errazean barnera daiteke ikasketa-planetan, irakaskuntza-metodologia aldatu beharrik gabe.
- Aukeratu azterketaren eguna, ordua eta tokia. Azterketa ordenagailuaren bidez egingo da ikastetxearen egoitzan.
- Azterketa eskolatik bertatik antola daiteke edo, bestela, Britsih Councilaren bidez. Azken aukera horrekin ez duzu zure langileen denbora erabili behar eta azterketan zehar segurtasun-maila gorenena bermatuko duzu.