Etorkizunerako bidea zabaltzen duten probak
Bigarren hezkuntzan ikasleek jada bere etorkizunari buruz serioski pentsatzen hasten dira. Beren ingeles-maila azterketa baten bidez egiaztatu ahal duten horiek abantaila handia dute bai unibertsitatera joateko bai lan-merkatuan txertatzeko.
British Councilaren Upper-Secondary English Tests probek ikasle gazteei beren ingeles-maila egiaztatzeko aukera ematen diete
Nola egiazta dezakete ikasleek bere ingeles-maila
Gure ingeles-ziurtagiriek ikasleei lagun diezaiekete arrakastaz betetako etorkizun egokia lortzeko bidean.
Gure azterketak dira:
- IELTS – A2tik C2ra bitartean.
- Aptis ESOL – A1tik C2ra bitartean.
Zergatik egin IELTS
International English Language Testing System (IELTS) azterketa mundu-maila gehien ezagutzen den azterketetako bat da; izan ere, urtero, milioi bat pertsonak baino gehiago egiten dute azterketa hau mundu osoan. IELTSek ikasleei beren aukerako hainbat erakunde akademikotan graduko eta graduondoko ikastaroak egiten laguntzen die.
Aukeratu nola
Azterketa hau ordenagailuz (online edo offline) edo paperean egin daiteke.
Aukeratu non
IELTS azterketa egin ahal duzu British Councilarekin Estatuko 50 puntutan baino gehiagotan.
Aintzatespen handia
150 herrialdetako erakundeek onartzen dituzte IELTS azterketaren emaitza ofizialak.
More about IELTS Academic
Developed by some of the world’s leading language assessment experts to test the full range of skills needed to study or work successfully in an English speaking country.
Aintzatetsia nazioarte mailan | Oso irisgarria | Zure helburuetara egokitua | Prestaketarako laguntza integrala |
---|---|---|---|
IELTS onartzen dute140 herrialde baino gehiagoko 12.500 erakunde baino gehiagotan |
Azterketa malgua: Ordenagailuan edo paperean egin ahal da. |
Behar ezberdinetara egokitutako proba. | Azterketa prestatzeko baliabideak: simulazioak, aplikazioa, bideoak, webinarrak, etab… |
IELTS azterketari buruz gehiago irakurri
Aptis ESOL: Etorkizunera begirako ingelesezko probak
HEEEBren A1-C2 ingeles-maila duten ikasleei zuzentzen den proba honek konfiantza-maila altua lortu du mundu osoan, tokiko lan merkatuan hautagaiek ingeles hizkuntzarako gaitasun baldintzak betetzen dituztela egiaztatzen duelako.
Zergatik egin Aptis ESOL
Aptis ESOL British Councileko ebaluazio linguistikoko adituek garatu duten proba da eta Office of Qualifications and Examinations Regulation-ek (Ofqual) arautzen du. Horrek esan nahi du proba honek aintzatespen handia duela mundu osoan. Estatuan, CRUEren (Espainiako Unibertsitateetako Errektoreen Konferentzia) aintzatespena du.
Ikasleak ezaguna duten testuinguru batean egiten dute azterketa. Horrek seguru sentitzen laguntzen die.
Gainera, Aptis ESOLek azterketa egiteko data eta egoitza aukera malguak eskaintzen ditu, baita arrazoizko prezioak ere.
Arautua
- Aptis ESOL ordenagailuz egiten den proba da eta lau hizkuntza-trebetasunak ebaluatzen ditu. British Councilek garatua da eta ikuskatutako zuzeneko saioetan egiten da. Office of Qualifications and Examinations Regulation-ek (Ofqual) arautzen du.
Modu independentean egiaztatua eta mundu osoan onartua
- Aptis ESOL Aptis probaren metodologian oinarritzen den proba da eta ikerlan independente ezberdinek baliozkotuta izan da. 85 herrialde baino gehiagoko gobernu, hezkuntza-erakunde, enpresa eta bestelako erakundeen onespena du.
Ikerketen babesa
- Ikerketa-programa zabala dugu eta etengabe gainbegiratzen ditugu ebaluazio- eta puntuazio-estandarrak proba honen fidagarritasuna eta zehaztasuna berresteko.
Puntuazio zehatza eta fidagarria
- Proba honetan diren zehaztasunek, atazek eta puntuazio-eskalek Hizkuntzetarako Europako Erreferentzia Esparru Bateratuarekin bat egiten dute.
Segurua
- Aptis ESOL ikuskatutako zuzeneko saioetan egiten da segurtasun neurri zorrotzak jarraituz. Era berean, azterketariek lortzen dituzten emaitzen fidagarritasuna bermatzen dugu. Gure sareko zuzenketa sistemak kalitatea bermatzeko sistema bat barneratzen du aztertzaileek zehaztasunez zuzentzen dutela bermatzeko.