Urrutiko ikasleek Londreseko Unibertsitateko bere azterketak British Councilarekin egin ahal dituzte.
NOLA EGIN IZEN-EMATEA LONDRESEKO UNIBERTSITATEAREN AZTERKETETARAKO
Urrats hauek jarraitu behar dituzu:
1. URRATSA
Londreseko Unibertsitatearen web orrialdera jo eta izena-eman programatuta duten dataren batean.
2. URRATSA
Matrikula inprimakia bete eta e-mail bidez bidali British Councilera.
Matrikula inprimakia Londreseko Unibertsitatearen web orrialdean eskura dezakezu.
Behin agiri guztiak jasota matrikula osatzeko beharrezkoa izango duzun balioztatze-kodea bidaliko dizugu.
3. URRATSA
Behin Londreseko Unibertsitateak hautagai guztien zerrenda bidaltzen digunean, tasen inguruko informazioa azaltzen duen e-mail bat jasoko duzu.
* Azterketa bat egin nahi duten Londreseko Unibertsitateko hautagaiek, zehaztutako tasa ez ezik, Londreseko Unibertsitateko azterketaren tasa ere ordaindu beharko dute.
Honen guztiaren inguruko xehetasun guztiak Londreseko Unibertsitatearen web orrialdean aurkituko dituzu.