Candidato de exámenes de Cambridge examinándose con el British Council

STEP (Sixth Term Examination Paper) aintzatespen handia duen matematika azterketa bat da eta hautagaiak ebaluatzeko diseinatuta dago, graduaurreko matematikaren estiloan antzekoak diren galderen bidez. Azterketa hori erabiltzen dute, besteak beste, Cambridge Unibertsitateak, Warwick Uniberstitateak edo Imperial College London-ek.

Bisitatu webgune hau STEP azterketaren inguruko argibideak lortzeko. 

Datak eta azterketaren formatua

Azterketa Azterketaren data Azterketaren formatua
STEP 2 05/06/2024 Paperezko azterketa

STEP 3

24/06/2024 Paperezko azterketa

 

Matrikularako datak

Azterketa  Matrikularako epea
STEP 30 April 2024 18:00 hrs *

Egokitutako materialak: 30/4/2024 epe ofiziala amaitu baino lehen aldatutako materialen eskaera prozesatu ahal izateko, British Council Españak zure eskaera, dagozkion froga medikoekin batera, 18/4/2024 baino lehen erregistratu beharko du bere sistemetan. Guztiz osatuta ez dauden eskaerak izapidetu gabe gera daitezke. Kontuan izan azterketari dagokion tasen ordainketa ere egun horretarako eginda egon beharko duela.

Azterketen prezioa

Azterketa Tasak
STEP 2 351€/papera
STEP 3 351€/papera
STEP 2&3 702€/papera

Nola eman izena Admissions azterketetan?

STEP azterketa (Sixth term examination paper) British Councilekin egin ahal izango duzu.

Jo online matrikularen inprimakira eta osatu zure datuekin. Inprimaki horren amaieran, eta baita orrialde honen amaieran, ordainketa egin ahal izateko bankuaren datuak aurkituko dituzu. Ordainketa banku-transferentziaren bidez egin beharko duzu.

Egoitzaren eta ordutegiaren inguruko informazio guztia emailez igorriko zaie hautagaiei, gutxi gorabehera, azterketa eguna baino astebete lehenago.