Berdintasunari, aniztasunari eta inklusioari buruz dugun ikuspegia

British Council-en, gure helburua erakunde osoan oztopoak kentzea eta irakaskuntza zein ikaskuntza-ingurune inklusibo eta adierazgarria eraikitzea da. Gure helburua da aniztasuna onartzea, arrazakeriari eta diskriminazio mota guztiei aurre egitea eta berdintasuna erakundearen erdigunean kokatzea.

Antolaketa-kultura integratzailea sustatzen dugu, eta gure lankideei, ikasleei eta harremanean gauden pertsona guztiei haien potentziala lortzeko aukera eman nahi diegu, haien adina, desgaitasuna, generoa, erlijioa, sinesmenak, arraza, etnia, kultura edota sexu-orientazioa edozein direla ere. 

Gure irakasle-taldeen aniztasuna 

British Council-ek mundu osoan dituen ikastetxe guztiek irakasle-talde anitzak izateko konpromisoa dute. Gure irakasleek hainbat jatorri, nortasun, nazionalitate, etnia eta erlijio dituzte. British Council-eko irakasleek ingeles maila bikaina dute, eta guztiek helburu bera dute: ikasleei ingelesa zein ingelesaren irakaskuntza mailarik altuena eskaintzea.

Aniztasuna, inklusioa eta aukera-berdintasuna gure ikasleentzat

Gure ikasleek askotariko beharrak dituzte. Aniztasunarekin eraginkortasunez lan egitea British Councilen lanaren funtsezko zati bat da, eta horrek esan nahi du gure ikasle guztien beharrei modu positiboan erantzutea. Ikasle guztiek kalitate handiko ingelesa ikasteko esperientzia merezi dutela uste dugu, banakako lorpenak maximizatuko dituena.

Berdintasunarekin, aniztasunarekin eta inklusioarekin dugun konpromisoa

Kultura-erakunde global gisa, jendea biltzeko posizio paregabean gaude, nazioarteko konexioak sortzeko eta ideiak partekatzeko konfiantzazko ikaskuntza-ingurune seguru eta abegitsu batean. Kultura desberdinen arteko harreman esanguratsuak, iraunkorrak eta errespetuzkoak eraikitzea da gure lanaren oinarria. Guztiok bat egiten dugu gurekin lan egiten duten pertsonen kontrako edozein diskriminazio edo arrazakeriaren aurka, gure lankide zein ikasleen kontrakoak.

Konpromiso sendoa dugu berdintasunarekin, aniztasunarekin eta inklusioarekin. Diskriminazioaren aurka jarduten dugu, eta guztiontzako bidezko tratuan jartzen dugu arreta.