Child protection
©

British Council

Konpromiso horren ondorioz, gure ikasgeletan eta ingeles azterketetan praktikan jartzen ditugun hainbat neurri garatu ditugu.

Gure irakasleak:

  1. Hautaketa prozesu zorrotz bat jarraituz kontratatuak izan dira eta soilik erreferentziarik onenak dituzten horiek gure taldean sartzen dira.
  2. Gure jokabide-kodea betetzeko eta ikasleen ikaskuntzarako onuragarri ez den edozein ekintza edo jarrera ez egiteko idatzizko konpromisoa sinatu dute. 
  3. Etengabeko trebakuntza jasotzen dute emozionalki adimentsuak, erresiliente eta mundu anitz baterako prest diren haurrak hezitzeko.

Gure zentroetan…

  1. Ikasleen ongizateaz arduratzen gara, gure egoitzen diseinua haur eta nerabeen garapen-etapa desberdinetara egokituz.
  2. Ikasleen sarrera eta irteera oso ongi antolatuta eta kontrolatuta egon behar dutela funtsezkotzat jotzen dugu.
  3. Eskolen arteko atsedenaldietan ikasleen segurtasuna bermatzea gure konpromisoen artean aurkitzen da.
  4. Teknologia berriak ikaskuntzarako oso garrantzitsuak izan daitezkeela deritzogu eta gure ikasleen artean horien erabilera arduratsua sustatzen dugu (sakelako telefonoak, iPadak, etab).

Zuen papera funtsezkoa da:

  1. Gure ikasleak eta euren gurasoak bere betebeharrekiko idatzizko konpromisoa hartzera gonbidatzen ditugu. Aldi berean, euren eskubideak aintzat hartzen ditugu.
  2. Gure eskoletan haurrak eskola-jazarpenaren eta ikaskideekiko zein irakasleekiko errespetuaren inguruan sentsibilizatzen ditugu.
  3. Gurasoekiko eta hezitzaileekiko gure konpromisoa dela eta, jarrera oldarkorretatik, eskola-jazarpenetik edo Interneten edo aplikazioen erabileratik erator daitezkeen arriskuak ekiditeko zer egin daitekeen eztabaidatzeko saioak eskaintzen dizkizuegu.

 

Ikusi hau ere