Unibertsitateko ikasketak Erresuma Batuan
Britainiar unibertsitateak nazioarteko komunitateak izateaz harro daude, mundu osoko ikasleak jasoz eta haiei onura eginez.
Erresuma Batuko unibertsitateetan graduatzen diren ikasleek beste herrialde garatuetan ikasi duten ikasleek baino enplegu-tasa handiagoa dute. Britainiar gobernuak eman dituen 2015. urteko azken enplegu datuen arabera, graduatu diren ikasleen % 86,6 eta graduondoko ikasketak amaitu dituzten ikasleen % 87,3 (21 eta 30 urte bitartekoak) lanean ari dira lanaldi osoan.
#WeAreInternational
- Erresuma Batuko unibertsitate campusetan den bizitza benetan internazionala da, kanpora begira bideratutako kultura batekin.
- Britainiar unibertsitateetan diren sei ikasleetatik bat atzerritarra da: 436.585 ikasle inguru!
- Une honetan, Europar Batasuneko 125.000 ikasle baino gehiago britainiar unibertsitateren batean ikasten ari da: ikasleria osoaren % 5 inguru.
- Britainiar unibertsitateetan lan egiten duten langileen % 25 baino gehiago Erresuma Batua ez den beste herrialde batekoa da, hots, 180 herrialde baino gehiago 55.000 aditu.
Garrantzitsua: Gaur egun Erresuma Batuan ikasten ari diren edo 2017. Urtean bere ikasketak hasiko dituzten Europar Batasuneko ikasleek orain arte izan dituzten baldintza berberetan jarraitu ahal izango dute eta finantzaketa berbera jasoko dute.