Aldizkariak: Ikaskuntzaren gakoa
Aldizkari fresko eta zirraragarriek zure umea ingelesari lotuta mantentzen dute ikasturte osoan.
Adin bakoitzerako gai interesgarri eta egokietan oinarrituta, gure aldizkariak hezkuntzako adituek garatu dituzte eta gure Primary eta Secondary Plus mailako ikastaroen edukia eta helburuak jarraitzen dituzte.
Ikasleak erakartzea eta trebetasun berriak garatzea
- Sormena eta irudimena
- Lidergoa eta garapen pertsonala
- Hiritartasun globala
- Pentsamendu kritikoa eta arazoak ebaztea
- Alfabetatze digitala
- Lankidetza eta komunikazioa
Trebetasun berriak garatzeaz gain, umeak askatasunez adierazteko eta galderak egiteko libre dira beren buruaz eta inguratzen dituen munduaz gehiago ikasten duten bitartean.
- Aldizkari bakoitzak umeei garapen pertsonal, sozial eta emozionalean laguntzeko diseinatuta daude.
- Proiektuen araberako lanak sormena, pentsamendu kritikoa eta lankidetza sustatzen ditu, XXI. mendeko funtsezko trebetasunak garatuz.
- Edukia ikasle bakoitzaren irakurketa-mailara egokituta dago, eta era dibertigarri eta informal batean aurkezten da.
- Bere eduki eta itxura modernoak gaur egungo testuliburu tradizionaletatik urruntzen dute.
Gaurkotasuneko berrietan inspiratuta
Aldizkariko artikuluak mundu osoko gertakizun eta tradizioetan oinarritzen dira. Gai interesgarriei buruz irakurtzeaz gain, ikasleek jolasak eta ariketak dituzte talde-eztabaida eta ideia-trukea sustatzeko, pentsamendu kritikoaren gaitasuna sustatzeko.
Jarduerek honako hauek ere hartzen dituzte barnean:
- ahozko adierazpena eta ahoskera
- entzumena, irakurketa eta idazketa
- gramatika eta hiztegia.
Handitu zure umearen konfiantza ingelesez
Ikasleek bizitza errealeko zereginei egin behar diete aurre, taldean lan egiten dute eta ondo dokumentatutako erantzunak eta erronka bakoitzerako irtenbide berritzaileak lantzen dituzte. Horrek guztiak konfiantza ematen diegure ikasleei ingelesez komunikatzeko orduan.
Ariketabakoitzak ikasleak inplikatzen ditu beraien egungo gaitasun-mailan. Ikasleek benetako aurrerapena ikusten dutenean, beraien motibazioa ere hazi egiten da.