British Councilen Erresuma Batuan indarrean den Datuen Babeserako Legea (UK Data Protection Act) eta Datuak Babesteko Europako Erregelamendu Orokor Berria (RGPD) jarraitzen dugu gure zeregin global guztietan baldin eta tokiko lege baliokidea zorrotzagoa ez bada

Erresuma Batuko Datuen Babeserako Legeak eta Europako lege berriak oinarrizko bi alderdi arautzen dituzte: alde batetik, norbanakoari eskubideak ematen dizkio bere datu pertsonalaren erabileraren inguruan eta, bestetik, arauak ezartzen dizkie erakundeei datu horiek erabiltzeko.

 Gure Pribatutasun Politikak datu pertsonalak nola tratatzen ditugun deskribatzen du.

Gure Kukien Politikak webgunean erabiltzen ditugun kukiak eta horien xedea deskribatzen du.

HARREMANETARAKO DATUAK

British Councilek hainbat arrazoiengatik biltzen eta erabiltzen ditu datu pertsonalak. Datuen babesaren inguruan argibideren edo zalantzaren bat argitzeko edo zure informazio pertsonalaren lanketaren inguruko erreklamazio bat dela eta gurekin harremanetan jarri nahiko bazenu, arren, bidali mezu bat honako helbidera:

Espainian:

Protección de datos
British Council
Pº General Martínez Campos, 31
28010 – Madrid 

Telefonoz: +34 91 337 35 00
Emailez: DPOSpain@britishcouncil.es

Erresuma Batuan:

Postaz:

Information Governance & Risk Management Team
British Council
10 Spring Gardens
London
SW1A 2BN

Telefonoz: +44 (0)20 7389 4385
Emailez: InfoGovernance@britishcouncil.org

British Councileko Datuen Babeserako Ordezkaria Information Governance & Risk Management saileko Zuzendaria da. 

NAZIOARTEKO TRANSFERENTZIAK

British Councilek izaera pertsonala duen informazioa partekatzen du EB barruan zein kanpoan dauden eta British Council osatzen duen beste zenbait erakunderekin. Hori datuen hartu-emanerako akordio baten baitan egiten dugu eta akordio horrek datuen transferentzia internazionalerako EBk egokitzat jotzen dituen klausulak bere gain hartzen ditu zure informazio pertsonala babestuta dagoela bermatzeko, British Councilen zein erakundek duen informazio hori berdin diolarik.

British Councilek izaera pertsonaleko informazioaren transferentzia egiten duenean British Council Groupetik kanpo den beste erakunde bati, Europar Batasunaren datuen transferentzia internazionalerako klausulak erabiltzen ditugu erakunde horren egoitza Europako Batzordeak 'egokitzat' jotzen ez duen herrialderen batean aurkitzen bada.

HARTZAILEAK

Gainera, izaera pertsonaleko informazioaren tratamendurako gure izenean lan hori egiten duen beste erakunderen bat erabil genezake. Horiek erabiltzen ditugu:

  • Bezeroen arreta, inkestak eta marketina eskaintzeko.
  • Gure zerbitzuak pertsonalizatzeko.
  • Ordainketak prozesatzeko.
  • Izan daitekeen iruzurrak eta bestelako ikerketa legalak burutzeko.

Beste erakunderen bat erabiltzen dugun kasuetan, zure informazio pertsonala babestuta dagoela eta gure kontrolpean dagoela bermatzen dugu.

Zenbait kasutan, izaera pertsonaleko informazioa partekatzen dugu gobernu erakundeekin edota legea betearazten duten erakundeekin. Izaera pertsonaleko informazioa horrelako erakundeekin partekatzen dugun kasuetan, ahal den neurrian, informazio hori babestuta dagoela bermatzen dugu.

PUBLIZITATEA

Zure datu pertsonalak erabiliko ditugu zuri marketin zuzeneko mezuak bidaltzeko eta zuretzat interesgarriak izan daitezkeen produktuak eta zerbitzuak modu egokiagoan identifikatzeko. Hori egingo dugu gure bezeroa bazara edo gurekin beste moduren batean harremanetan izan bazara (adibidez, izena eman baduzu British Councilek antolatu duen ekintza batera joateko edo lehiaketaren batean parte hartzeko). 

Horrek esan nahi du:

  • Zure pertsonaren inguruko profil bat sortuko dugula bezero bezala zu hobeto ulertzeko eta bidaliko zaizkizun komunikazioak pertsonalizatzeko (gure marketin mezuak barne);
  • Zuretzat interesgarri izan daitezkeen beste produktu eta zerbitzuen berri emango dizugula;
  • Zuretzat interesgarri izan daitezkeen produktuak eta zerbitzuak identifikatzen saiatuko garela; eta, 

Beraz, honakoak erabiliko ditugu marketinerako eta zuretzat interesgarri izan daitezkeen produktuak eta zerbitzuak identifikatzeko:

  • Zure harremanetarako datuak. Horien barruan sartzen dira zure izena, generoa, helbidea, telefono zenbakia, jaiotza-data eta email helbidea.
  • Konektatuta dauden zure gailuetan diren Kukiak eta etiketak.
  • Beste erakundeetako informazioa, adibidez, erantsitako datu demografikoak eta publikoki eskuragarri diren iturriak, hala nola, hautesle-erroldak edo merkatari-gidak.
  • Erosi dituzun produktu eta zerbitzuen xehetasunak eta horiek nola erabili dituzun.

Informazioa bidaliko dizugu (eskaintzen ditugun produktu eta zerbitzuen inguruan) telefonoz, postaz, e-mailez, testu-mezu edo online iragarkien bidez. Era berean, zure informazioa erabiliko dugu ahal dugunean mezu horiek guztiak pertsonalizatzeko modu horretan zuretzat esanguratsua izan daitekeela uste dugulako. Hori egiten dugu gure zerbitzu eta produktuen berri ematea negoziorako bidezko interesa delako. Era berean, mezu horiek bidali aurretik horiek gustura jasotzen dituzula ikuskatzen dugu. Bidaltzen dugun mezu bakoitzean, harpidetzari amaiera emateko aukera duzu.

Beste erakunderen produktu edo zerbitzuak iragarriko ditu horretarako baimena eman badiguzu.

Edozein momentutan marketin informazioaren bidalketak edo zure harpidetza eteteko eska diezagukezu.

ATXIKITZEA

British Councilek izaera pertsonaleko informazioa mantentzen du gure atxikitze-baldintzekin bat eginez. Gure atxikitze-baldintzen inguruko xehetasun gehiago eskura dezakezue hala eskatuz goialdean zehaztutako helbidearekin harremanetan jarriz. 

INFORMAZIO PERTSONALAREN SARBIDERAKO ESKUBIDEA 

Legearen arabera, norbanako guztiek dute bere buruaren gainean den informazio pertsonalaren kopia bat eskatzeko eskubidea. Beraz, British Councilek zuri buruz duen informazioaren inguruan galde dezakezu. Hori "sarbide eskubidea" izenarekin ezagutzen da.

Horrelako eskaera egiten baduzu, honakoa eman beharko diguzu:

  • Idatzizko eskaera bidali (postaz edo e-mailez)

Era berean, honakoa eskatu ahal dizugu:

  • Zure nortasunaren frogagiriren bat
  • Zure helbidearen frogagiriren bat
  • Eskatu duzun informazioa aurkitzeko beharrezkoa dugun bestelako arrazoizko edozein informazio (adibidez, harremana izan duzun British Councileko bulegoaren edo langileen inguruko xehetasunak)

Ez dugu zure informazio bilatzen hasiko zehaztutako informazio guztia gure esku artean izan arte. Zure eskaera bidaltzeko edo eskaera egiteko laguntza behar baduzu, arren, jar zaitez harremanetan Manchesterreko gure egoitzan den (ikusi harremanetarako datuak behealdean) Informazio Gobernantzarako Aholkulariarekin (Jakinarazpenak).

Eskaera idatzi bidali behar baduzu ere, norbaitekin zuzenean hitz egin nahiko bazenu, Informazio Gobernantzarako Aholkulariarekin jar zaitezke harremanetan honako helbidean:

Information Governance Advisor (Disclosures)

British Council
58 Whitworth Street
Manchester
M1 6BB
United Kingdom
Telefonoa +44(0) 161 957 7624
Emaila: IGDisclosures@britishcouncil.org

ZURE INFORMAZIO PERTSONALAREN PROZESAKETAREN INGURUKO ESKUBIDEAK

Informazio pertsonalaren prozesaketa mugatzeko eskubidea

Zenbait egoeratan, zure informazio pertsonalaren prozesaketa mugatzeko eskatu ahal diguzu. Zure informazio pertsonala muga genezake informazio hori beste prozesaketa sistema batera mugituz, informazioa erabilgarri ez eginez erabiltzaileentzat edo web gunean argitaratutako informazioa denboraldi baterako ezabatuz. Era berean, metodo teknikoak erabili ahal ditugu zure informazio pertsonala berriz ez dela prozesatuko eta ezin izango dela aldatu bermatzeko. Informazio pertsonalaren mugaketa bat egiten denean hori modu garbian azalduko da gure sistemetan.

Prozesaketa mugatzea eska diezagukezu honako egoeretan:

  1. Zure ustez zure pertsonaren inguruan dugun izaera pertsonaleko informazioa ez da zuzena. Informazioa mugatzea eska diezagukezu informazioa zuzena ala okerra den zehazteko gai garen arte;
  2. Zure informazio pertsonala legezkoa ez den modu batean prozesatzen ari garela uste duzu, baina ez duzu informazio hori ezabatu nahi;
  3. Ez dugu informazio hori eskuratu zen helbururako gehiago behar, baina beharrezkoak dira erreklamazio legalen ezarpenerako, gauzatzerako edo defentsarako;
  4. Prozesaketa objektatu duzu (ikusi behealdean) eta erabaki behar dugu prozesaketa horretarako ditugun bidezko arrazoiek zure bidezko interesak baliogabetzen duten ala ez.

Legezkoa ez dela uste duzun prozesaketa

Zure informazio pertsonala legezkoa ez den modu batean prozesatzen ari garela esaten badiguzu, baina ez duzu informazio hori ezabatua izatea, informazio horren prozesaketa mugatzea eskatzeko eskubidea duzu.

Egiten ari garen prozesaketa zergatik uste duzu ez dela legezkoa galdetuko dizugu, eta agian ikuspegi hori babesten duen frogaren bat ere eskatuko dizugu.

Zuzena ez dela uste duzun informazioaren prozesaketa

Zure pertsonaren inguruan prozesatzen ari garen informazioa zuzena ez dela uste duzula esan ahal diguzu. Kasu horretan ere informazio horren prozesaketa mugatzea eska diezagukezu informazio horren zuzentasuna argitu arte. Informazio hori zuzena ez dela zergatik uste duzun galdetuko dizugu eta iritzi hori babesten duen frogaren bat ere eskatuko dizugu.

Prozesatzen ari garen informazioa zuzena ez dela aurkitzen badugu, beharrezkoak diren urratsak hartuko ditugu informazio hori zuzentzeko.

British Councilek ez du informazio pertsonal hori gehiago behar, baina zuk bai erreklamazio legal bat dela

Kasu gehienetan, gure bidezko negozio interesetarako gehiago behar ez dugun informazio pertsonala modu seguruan ezabatzen dugu. Atxikitzerako gure gerturapena gure atxikitzerako programa korporatiboan zehazten da.

Hala ere, gehiago behar ez dugun informazio pertsonal hori lagungarria izan badezakezu erreklamazio legal baten ezarpenean, gauzatzean edo defentsan, informazio hori beharrezkoa den bitartean mantentzeko eskatu ahal diguzu. Azalpen bat emateko edo erreklamazio bat egiten ari zarela edo egingo duzula egiaztatzen duen frogaren bat eskatu ahal izango dizugu.

Informazio pertsonala ezabatzeko eskubidea ("ahaztua izateko eskubidea") 

Jarraian zehazten diren egoeretan British Councili zure informazio pertsonala modu seguruan ezabatzeko edo suntsitzeko eskatu ahal diozu:

  • Zure pertsonaren inguruan dugun informazioa jada beharrezkoa ez bada jatorriz lortu zen helburuetarako.  
  • Prozesaketa baimenean oinarritzen da - aldez aurretik British Councili baimena eman badiozu zure informazio pertsonala biltzeko eta prozesatzeko eta orain zure baimena bertan behera uztea eskatzen badiguzu. Mesedez, kontuan izan: zure baimena kentzeak ez du esan nahi zure informazio pertsonalarekin aurretik egindako prozesaketa legez kanpokoa izan denik. 
  • Zure informazio pertsonala marketin zuzeneko helburuetarako erabiltzen ari gara eta zuk ez duzu hori nahi.
  • British Councilek zure informazio pertsonala legezkoa ez den modu batean prozesatzen ari dela uste duzu.

Azaldu diren egoeraren batek zure egoerarekin bat egiten duela uste baduzu, azalpenen bat edo informazio gehiago eskatu ahal izango dizugu hori egiaztatzeko.

Prozesaketa objektatzeko eskubidea

British Councilek zure informazio pertsonalarekin egiten duen prozesaketa objektatzeko eskubidea duzu honako egoeretan:

- Informazio pertsonala marketin zuzenerako erabiltzen da

Zure informazio pertsonala marketin zuzenerako helburuekin erabiltzen ari bagara, edozein momentutan objektatzeko eskubidea duzu. Eskubide hori gauzatzen baduzu, zure informazio pertsonala ez dugu marketin zuzeneko helburuetarako berriro erabiliko. Hala ere, zure datuak "ezabapen zerrenda" mantendu ahal izango dugu etorkizunean horiek marketin zerrenda batean barneratuko ez direla bermatzeko. 

- Automatizatutako erabaki hartzeak eta profilak 

'Profilatzea' ordenagailu baten bidez egiten den informazio pertsonalaren erabilera automatizatua da norbanako batean efektu legalak edo antzeko efektuak dituzten gauzak aztertzeko edo aurreikusteko. Horien adibideak ditugu, adibidez, egoera ekonomikoa, osasuna, lehentasun pertsonalak edota interesak eta kokapena. Eskubidea duzu soilik automatizatutako erabaki baten parte ez izateko (nahiz eta profilatzeari objektatzeko berezko eskubiderik ez izan).  British Councilek zurekin automatizatutako erabakiren bat hartu duela uste baduzu, objektatu ahal duzu.

Mesedez, kontuan izan: British Councilek automatizatutako erabakiak hartzeko eskubidea du, inolako gizakiren esku-hartzerik gabe, baldin eta horretarako berariazko baimena eman baduzu (nahiz eta baimen hori bertan behera uzteko eskubide izan).

Era berean, automatizatutako erabakiak hartzeko eskubidea dugu, inolako gizakiren esku-hartzerik gabe, honako egoeretan:

  • Automatizatutako erabakiak beharrezkoak dira British Council eta zure arteko kontratu bat egiteko edo osatzeko.
  • Automatizatutako erabakiak onartuta daude Europar Batasuna maila onartutako lege baten bidez edo Europar Batasuneko edo EEAko kide diren estu mailako lege baten bidez (adibidez, nazio mailako lege bat) edo Erresuma Batua mailan. Legeak zaintzak eskaintzen ditu zure eskubideak eta askatasunak babesteko.

Hala ere, zehaztutako bi egoera horietan ere objektatzeko eskubide orokorra izaten jarraitzen duzu, prozesaketak zure pertsonarengan duen ustezko eragin negatiboa azaltzeko frogak ematen badituzu. Objekzioa egiten baduzu, zure arrazoiak arretaz aztertuko ditugu eta erabaki bat hartuko dugu.

Informazioaren eramangarritasunerako eskubidea

Zure informazioa British Councili eman badiozu, informazio horren kopia bat eskatzeko eskubidea duzu. Kopia modu egituratuan aurkeztu beharko zaizu, formatu komun batean eta makina batek irakurri ahal izango duena.

Era berean, zure pertsonaren inguruan dugun informazioa beste erakunde bati bidaltzeko eska diezagukezu.

Zenbait kasutan informazioaren eramangarritasunerako eskubidea ezin izango da gauzatu. Argibide gehiagorako, arren, jar zaitez harremanetan: IGDisclosures@britishcouncil.org

Zure informazio pertsonalaren prozesaketaren inguruko zure eskubideak gauzatu

Orain arte zure informazio pertsonalaren prozesaketaren inguruan azaldu diren eskubideren bat gauzatu nahi baduzu, arren, jar zaitez harremanetan:

Information Governance Advisor (Disclosures)

British Council
58 Whitworth Street
Manchester
M1 6BB
United Kingdom
Telefonoa: +44(0) 161 957 7624
E-maila: IGDisclosures@britishcouncil.org

Datuen babeserako arautzaile baten aurrean kexatzeko eskubidea (datuen babeserako aginte ikuskatzailea)

Zure datu pertsonalak modu okerrean edo legez kanpo erabili ditugula uste baduzu, edo GDPR-ren arabera zure eskubideak bete ez ditugula uste baduzu, nazio mailako datuen babeserako arautzaile batengana jotzeko aukera duzu.

Zure informazio pertsonala nola prozesatzen dugunaren inguruko kexak Erresuma Batuko datuen babeserako arautzaile batek aintzat har ditzake, Informazioaren Mandatariaren Bulegoa (ICO). ICOrekin harremanetan jartzeko:

Information Commissioner’s Office

Wycliffe House
Water Lane
Wilmslow
Cheshire
SK9 5AF
UNITED KINGDOM
Webgunea: www.ico.org.uk. 

E-maila: casework@ico.org.uk.

Europar Batasunean (EB) edo Europako Eremu Ekonomikoan (EEE) den herrialderen batean bizi bazara eta uste baduzu arazo guztiak edo horietako batzuk zure herrialdean gertatu direla, zure herrialdeko datuen babeserako arautzailearengana jo dezakezu. Europar Batasuneko edo Europako Eremu Ekonomikoko nazio mailako datuen babeserako arautzaileen harremanetarako datuak  honako estekan aurki daitezke: 

https://ec.europa.eu/info/law/law-topic/data-protection_en

Kontuan izan behar duzu 2018ko maiatzaren 25etik aurrera, lehen harremana duzun EBko edo EEEko arautzailea agian ez dela zure kexa kudeatuko duen arautzailea izango. Lehen arautzaile horrek zure kexa beste datuen babeserako arautzaileren bati edo arautzaile talde bati pasatu ahal izango dio. Zure kexaren kudeaketa orokorra "Ikuskaritza agintaritza nagusi" batek egingo du, kexaren kudeaketa bitartean esleituko dena.

EBan edo EEEan ez den herrialderen batean bizi bazara eta kezka eragin dizun datuen babeserako arazoa bizi zaren herrialdean eman bada zure nazio mailako datuen babeserako edo pribatutasunerako arautzailearengana jo ahal izango duzu. Datuen babeserako edo pribatutasunerako arautzaileen inguruko xehetasunak goiko estekan aurki daitezke. Aldizka, zure herrialdeko datuen babeserako edo pribatutasunerako arautzailearen datuak interneten aurki ditzakezu.

Zure informazio pertsonala nola prozesatu dugun kezkatzen bazaitu, datuen babeserako edo pribatutasunerako arautzaile gehienek, lehen urrats bezala, gurekin harremanetan jartzeko eskatuko dizute, zure kezkak azaltzeko eta guri gauzak bere onera eramateko aukera emateko.