British Councilek zazpi herrialdetan egindako ikerketa batek I Guda Mundialak izan zuen eragin globalaren inguruko ulerpen falta orokorra azaltzen du.
‘Remember the World as well as the War’ izenburua duen txostenak gatazka honen inguruan den ezagutza– aurten bertan guda honen hasieraren mendeurrena ospatzen da – mendebaldeko frontean izan zen gudura mugatzen dela azaltzen du. Ikerketan parte hartu duten 7488 pertsonetatik herenak baino gutxiagok zekien Ekialde Hurbilak (% 29) eta Ipar Amerikak (% 28) zer esana izan zutela guda honetan, eta are gutxiago, Asia (% 17) eta Afrika (% 11) ere tartean izan zirela.
Txosten honekin, British Councilek munduari dei egin nahi dio guda honen mendeurrenaren oroitzapen ekitaldiak gudaren izaera globalaren ulerpen hobea sortzeko erabiltzeko – egun Erresuma Batua eta munduko beste herrialdeen artean den konfidantza eta ulermenean izan duen eraginan aintzat hartuz.
Txostenan, gudaren maila globala azaldu baina ia ezagutzen ez diren gertaeren artean, honakoak azpimarratzen dira:
- 1919an Ghandiren lehen desobedientzia zibileko kanpaina burutu zen britaniar agintarien aurka, Indiak I Guda Mundialerako emandako 1,5 milioi gizon inguruko laguntza auto-gobernurako transizioarekin eskertua izango zenaren itxaropena zapuztua ikusi zuelako.
- Milioi bat afrikar personal laguntzailea baino gehiago – sarritan indarrez – erabilia izan zen gudan zehar. Hauetatik, 100.000 inguru hil ziren.
Dena den, gertaera hauek askoz ere ezagunagoak dira pairatu zituzten herrialdeetan eta, egun Erresuma Batuarekiko diren jarreretan lagun dezakete nabarmenki. Txosten honetarako ikerketa YouGove-ek burutu du British Councilerako Alemania, Egipto, Erresuma Batua, Errusia, Frantzia, India eta Turkian. Herrialde bakoitzean, 1000 eta 1200 pertsona inguru galdetuak izan ziren online galdetegi baten bidez.