Noiz izango dituzu emaitzak?

Ez duzu luze itxaron behar izango IELTS azterketan lortutako emaitzak ezagutzeko. Izan ere, IELTS ordenagailuan egiten baduzu, emaitzak normalean bi egun barru iritsiko dira.

Zure emaitzak argitaratu bezain pronto posta elektronikoko mezu bat jasoko duzu.

Aldez aurretik zure emaitzak hautagaiaren atarian kontsulta ditzakezu. Egin duzun IELTS azterketaren arabera, zure emaitzak jarraian adierazten den moduan lortuko dituzu:

Azterketa Ordua*
IELTS Online 6-8 egun
IELTS Ordenagailuan 1-2 egun
IELTS paperean 13 egun
IELTS UKVI Ordenagailuan 1-5 egun
IELTS Life Skills  7 egun

*lanegunak

IELTS azterketan lortutako emaitzak sarean mantenduko dira 28 egunez, baina ez dira zure errendimenduaren ziurtagiri ofizialtzat erabili behar.

Zergatik ez dut nire emaitza 1-2 egunetan jaso?

Nahiz eta ordenagailuko IELTS proba gehienak 1-2 egunen buruan erabilgarri egon, normalean proba batek denbora gehiago beharko du berrikusia izateko, eta horrela, zure puntuazioa eta identifikazio-xehetasunak zuzenak direla ziurtatzeko.

Noiz lortuko duzu zure emaitzen kopia fisiko bat?

Azterketa ordenagailuz egin baduzu edo IELTS Online bertsioa egin baduzu, azterketaren emaitzak elektronikoki bakarrik jasoko dituzu. Zure emaitzen bertsio elektroniko bat (eTRF) deskargatu ahal izango duzu Hautagaiaren Ataritik azterketa eguna eta 6-8 (IELTS Online), 1-2 (IELTS Ordenagaiulan) egunetara. Kasu horietan ez da TRF (Test Report Form) ziurtagiri fisikorik (paperean) igorriko. Zure ziurtagiri elektronikoa inprimatu ahal izango duzu nahi adina erakundetara bidaltzeko. Hala nahi izanez gero, zuzenean emailez ere bidali ahal izango duzu. Era berean, zure emaitzak zuzenean bidali ahal izango dituzu Hautagaiaren Ataritik (Test Taker Portal).

Azterketa paperean egin baduzu, lortutako emaitzak (Test Report Form) postaz bidaliko dizkizugu emaitzak argitaratu eta 2-3 eguneko epean.

IELTS azterketan lortutako emaitzak ez dira telefonoz edo posta elektronikoaren bidez emango.

Hautagai batek bere emaitzen ziurtagiria (Test Report Form) galtzen badu edo lortutako emaitza ahazten badu, azterketa egin duen zentro aztertzailearekin jarri beharko du harremanetan.

Zure emaitzen ziurtagiria izena eman duzun erakundeetara bidaliko dugu

Erakundeek zure ziurtagiriaren kopia original bat behar izaten dute; ez dituzte fotokopiarik onartzen.

Zure emaitzen ziurtagiriaren bost kopia gehigarri bidal ditzakegu zuzenean izena eman duzun erakundeetara (adibidez, unibertsitateetara, immigrazio-bulegoetara, etab.). Kopia gehigarri gehiago bidaltzea nahi baduzu, adierazi dagozkion posta helbideak hautagaiaren atarian. Azterketa egin eta bi urtera arteko epea izango duzu horrelako eskaera egiteko.

Arazoak ekiditeko, ziurtatu zure emaitzak helarazi nahi dizkiezun erakundeen posta-helbide osoak idazten dituzula. Helbideak zuzenak edo guztiz osatu gabe baldin badaude, ezin izango dugu egiaztatu erakundeek IELTSen nota-ziurtagiriaren egiaztapen-zerbitzurako sarbidea duten ala ez. Zerbitzu horrek elektronikoki bidalitako emaitzak ikusteko aukera ematen die erakundeei. Aipatu zerbitzurako sarbidea ez duten erakundeei  zure ziurtagiriaren kopia bat bidaliko zaie postaz.

Nire IELTS emaitzen kopia gehigarriak lor ditzaket?

Jada eskaintzen dizkizugun bost kopia horiez gain zure emaitzen kopia bat beste erakunde batera bidaltzea nahi baduzu, 20 euroko administrazio-tasa ordaindu beharko duzu kopia bakoitzeko. Nazioarteko bidalketen kasuan, aipatu tasa 15 eurokoa izango da eta horri helmugako herrialdera mezularitza bidez bidaltzearen kostua gehitu beharko zaio.

Zure azterketa zentroa itxi badute, azterketa txosten gehiago eska ditzakezu ielts.org web orrian.

Erakundearen helbidea azaldu beharko duzu eta horrekin batera, “Emaitzen ziurtagiri gehigarria” eskatzeko inprimakia bete beharko duzu. Zure emaitzen eta matrikula egiterakoan erabili zenuen nortasun agiriaren fotokopia bat erantsi beharko diozu inprimakiari eta mezularitza zerbitzu baten bidez zure zentro aztertzailera bidali. Emaitzen ziurtagiria zuzenean bidaliko diogu zuk eskatutako erakundeari.

Mesedez kontuan izan emaitzen ziurtagiri gehigarrien izapidetzak 10 egun inguru behar dituela. 

Kopia gehiagarriak eskatu

Nola ulertu IELTS azterketan lortutako emaitzak?

IELTS azterketa egiten duzunean, 0tik 9ra bitarteko puntuazio-maila emango zaizu azterketaren atal bakoitzerako. Lortutako emaitzek zure ingelesaren ezagutza islatzen dute.

Zure emaitzen ziurtagirian ebaluatutako lau hizkuntza trebetasunei dagokien emaitza bana azalduko da (entzumena, irakurmena, idazmena eta mintzamena). Horietan lortutako emaitzekin batez besteko emaitza orokor bat ere azalduko da. Lortutako emaitzak puntu osoko tartetan (5.0, 6.0 edo 7.0) edo puntu erdiko tartetan (5.5, 6.5 edo 7.5) izan daitezke.

Lortutako emaitzen inguruko argibide gehiago aurkituko duzu hemen.

Zenbat denboraz izango dira indarrean IELTS azterketan lortutako emaitzak?

Erakundeek, normalean, ez dituzte bi urte baino gehiagoko antzinatasuna duten emaitzak onartzen, baldin eta zure maila mantendu duzula edo zure maila hobetzen saiatu zarela frogatzen duen probarik aurkezten ez baduzu. IELTS kudeatzen duten kideek ezin dute ziurtatu bi urte baino gehiagoko antzinatasuna duten azterketa emaitzen baliotasuna.

Nola eska nezake nire IELTS azterketa berriz zuzentzea?

Espero zenuen emaitza jaso ez baduzu, zure azterketa berriz zuzentzeko eskaera egin dezakezu. Hori emaitzen berrikuspena izenarekin ezagutzen da, (ingelesez, ‘Enquiry on Results’ edo ‘EOR’). Aukeratu ahal izango duzu azterketaren zein atal nahi duzun berriro zuzentzea.

Zerbitzu horren prezioa 128 eurokoa da IELTS eta IELTS UKVI azterketen kasuetan. Kopuru hori osorik itzuliko zaizu azterketaren atalaren batean emaitza berria aurrekoa baino hobea bada. IELTS Life Skills azterketaren kasuan, zerbitzu honen prezioa 95 eurokoa da. Kopuru hori osorik itzuliko zaizu azterketaren atalaren batean emaitza berria aurrekoa baino hobea bada.

Azterketa berriz zuzentzeko eskaera azterketa data eta sei aste baino lehenagoko epearen barruan eskatu beharko duzu. Arau horrek ordenagailuzko zein paperezko bertsioetarako balio du.

Enquiry on Results (EOR) probaren emaitza egun berean eta eskaera egin eta 21 egunera arte egon daiteke eskuragarri. Epe hori hainbat faktoreren baitan dago, hala nola oharrak egiteko eskatutako atal-kopurua. 21 egun pasatu ostean erantzunik jasoko ez bazenu, mesedez, jar zaitez harremanetan zure zentro aztertzailearekin.

IELTS azterketa berriro egin dezaket?

Ez dago inolako murrizketarik IELTS azterketa berriro egin ahal izateko. IELTS azterketa egiteko erreserba egin ahal duzu lortu nahi duzun emaitza lortzeko prest zaudela uste duzunean. 

Mesedez, kontuan izan, seguruenik zure emaitza ez dela nabarmen hobetuko baldin eta zure Ingeles maila hobetzeko esfortzu handi bat egiten ez baduzu azterketa berriro egin baino lehen. Bisita ezazu prestaketa atala azterketa eredu bat egiteko eta zure maila ebaluatzeko.