Atal honetan IELTS azterketari (Academic eta General Training) dagokion baliogabetze eta diru-itzultze politika partekatzen dugu zurekin. IELTS UKVI azterketari dagokion baliogabetze eta diru-itzultze politika hemen ikus dezakezu.

IELTS Online azterketari dagokion baliogabetze eta diru-itzultze politika ikusteko Take IELTS webgunera jo beharko duzu.

IELTS azterketaren baliogabetzea

Azterketa egin baino bost aste lehenago arte IELTS azterketa baliogabetzen baduzu, ordaindutako kopuruaren diru-itzulketa jasoko duzu, baina kopuru horri 60 euro kenduko zaizkio administrazio-tasa gisa. Diru-itzulketaren izapidetzea 4-6 asteko epean osa daiteke.

Baliogabetzea azterketa egunaren aurreko bost asteko epearen barruan egiten bada ez da diru-itzulketarik egingo.

IELTS azterketa (Academic eta General Training) baliogabetzeko, saioa hasi beharko duzu Hautagaiaren atarian eta bertatik baliogabetze eskaera bidali beharko duzu, dokumentazioaren kopia batekin edo babes-ebidentziarekin.

Azterketa egin eta bi egun naturaleko epean gaixotasuna egiaztatzen duen ziurtagiri mediko bat aurkezten bada, hautagaiaren atarian aurkeztutako baliogabetze-eskaerarekin batera, tarifa itzuliko da, 60 euroko tasa administratiboa kenduta. Horrelako kasuetan, gaztelaniaz edo ingelesez igorritako jatorrizko mediku-ziurtagiriak onartuko dira bakarrik. Azterketa ondorengo bi egunetako epea pasatu ostean hautagaiaren atarian zure baliogabetze eskaera eta dagokion dokumentazioa jasoko ez bagenu, azterketara nahita aurkeztu ez zarela ulertuko da eta diru-itzulketa egiteko eskubidea galduko duzu.

Kontuan izan ez direla senideek igorritako mediku-ziurtagiriak onartuko.

Ez dira fax edo posta elektroniko bidez bidalitako kopiak onartuko.

Azterketaren eguna aldatzeko eskaera

Jatorriz matrikulatu zinen azterketa data aldatu behar baduzu, dataren aldaketa eskatu ahal izango duzu izena emateko azken eguna baino lehen.

Kontuan izan data berria jatorrizko dataren ondorengo hiru hilabeteren barruan izan beharko duela.

 

Gaixotasun arazoren bat izanez gero, data aldaketa eskatu ahal izango duzu, eta data berria jatorrizko dataren ondorengo bost astetako epearen barruan izan beharko da, betiere, azterketa egunaren ondorengo bi egun naturaleko epearen barruan, Baliogabetze eta Transferentzia Inprimakiarekin batera, jatorrizko mediku-ziurtagiria aurkezten baduzu.

Data aldatzeko eskaera onartzen bada (azterketa data aurretik eskatu delako edo gaixotasun batengatik eskatu delako), baina data berriaren egunean ere gaixorik bazaude, ez duzu diru-itzulketarako edo data berri bat eskatzeko eskubiderik izango.

Azterketaren data aldatzeko eskaera egiteko, Baliogabetze eta Transferentzia Inprimakia osatu beharko duzu.

Baliogabetze eta Transferentzia Inprimakia

Egoera bereziak eta bereziki kontuan hartzekoak

Gerta liteke zure azterketara joan ezin izatea edo azterketa-egunean zure kontroletik kanpoko gaixotasun, lesio edo ezohiko beste gertaera batengatik desabantailan egotea, eta, epez kanpo egoteagatik, ez izatea azterketa-data aldatzeko, diru-itzultzea eskatzeko edo azterketa baliogabetzeko eskubiderik. Horrelako kasuetan, heriotza-egoerak, istilu zibilak edo barne-krisiak barne, zentro aztertzaileari, aparteko inguruabarrak direla eta, bereziki kontuan hartzeko eskaera egin ahal diozu. Honen inguruko argibide gehiago aurki dezakezu hemen.

Azterketa zentroaren kontroletik kanpo diren arrazoiengatik, baliteke azterketa bertan behera utzi behar izatea eta beste data batera mugitzea edo aldatzea. Horrelako arrazoiak izan daitezke, adibidez, muturreko baldintza meteorologikoak, natura-hondamendiak, istilu zibilak, grebak, mundu mailako pandemiak edo bestelako ezinbesteko arrazoiak.

Horrelako kasuetan, zentro aztertzaileak ahalik eta lasterren abisatuko zaitu eta ordaindutako kopurua osorik itzultzeko edo data beste egun batera aldatzeko aukera eskainiko zaizu.

Zure azterketa bestelako arrazoiengatik  bertan behera geldituko balitz, hala nola, arazo teknikoak, azterketa egiteko tokia aldatu beharra edo bestelako ingurumen-aldagaiengatik, zentro aztertzaileak ahalik eta lasterren abisatuko zaitu eta ordaindutako kopurua osorik itzultzeko edo data beste egun batera aldatzeko aukera eskainiko zaizu.