Zure ingeles maila hobetu nahi baduzu, behin British Council Bilboko ikastaro eskaintza ezagututa ez duzu aitzakiarik izango. Lau urteko haurretatik hasita zure beharretara egokituko den ikastaroa eskaini ahal dizugu. Adibidez, gure ikasleek bere ingeles maila hobetzeaz gain, ingelesa lan elkarrizketetan edota testuinguru legal edo profesional desberdinetan erabiltzen ere ikasten dute. Gainera, urtero, gure 16 eta 22 urte bitarteko ikasleen %60 inguruk bere ingeles maila egiaztatzen du IELTS, Cambridge edo Aptis azterketen bidez: egoera horretan aurkitzen bazara, azterketak prestatu ahal izango dituzu gure ikastaro, mintegi eta doako simulazio frogen bidez.
Irakasleentzat online zein zuzeneko eskaintza zabala dugu. Ikastaro horien bidez, irakasleek bere komunikazio gaitasuna hobetu, bere profil profesionala garatu, irakaskuntza metodologia egokiagoak ezagutu eta amesten duten lanpostu hori lortzea ahalbidetuko dien ingeles maila egiaztatu ahal izango dute.
Ingelesesko klaseak baino askoz gehiago - English Extra
British Council Bilbaoren eskaintza ohiko eskola egutegitik harago doa: gabonetan, aste santuan eta udan ere ikastaroak eskaintzen ditugu. Horiei esker, zure seme-alabek kirol, sukaldaritza, arte edota teknologia jardueren bidez ingelesa ikasten jarrai dezakete.
Bilbon ingelesa testuinguru lasai batean praktikatzearen aldeko apustua egiten dugu eta, horretarako, kulturaren inguruko hitzaldiak, aste tematikoak, guraso eta seme-alabentzako arte lehiaketak edota gure irakurketa erronka bezalako jarduerak antolatzen ditugu.
Gehiago ikasi nahi? Erabili gure liburutegia diren baliabide didaktikoak edota guraso eta ikasleen atarian aurki ahal dituzunak. Gainera, irakasleekin hitz egin ahal izango duzu zure seme-alabaren ikaskuntza garapenaren inguruko balorazioa egiteko.
Aldi berean, ingelesaren ezagutza ere sustatzen dugu gure zentroetatik kanpo. Interesatuek doako ipuin kontalari saioak edo Let’s go to the movies programa bezalako jarduerez gozatzeko aukera dute. Azken hau, Guggenheim Museoari esker garatzen den ekimena da eta bertan, film eta dokumental desberdinak ikusteko eta horien inguruan eztabaidatzeko aukera dago.