British Council Madrid Young Learners
©

British Council

Ingelesa irakasten dugu Bizkaiko zenbait ikastetxetan, adin guztietako ikasleei ingelesez kalitatezko irakaskuntza bat eskainiz.

Lankidetza bide horri esker, 4 eta 17 urte bitarteko haur eta gazteek euren ingelesezko formakuntza akademikoa zabal dezakete eskolako ordutegitik kanpo eta ikastetxetik mugitu gabe. Malgutasunaz gain, ikastetxeentzako gure eskaintza kalitatearengatik nabarmentzen da.

Gure irakasleek metodologia eta baliabide berritzaileak erabiltzen dituzte kide diren ikastetxeetako ikasleek ingeles hizkuntzan duten gaitasun komunikatiboa gara dezaten, betiere, duten adinarekin bete beharko lituzketen helburu pedagogikoen baitan.

Eskolaz kanpoko gure eskoletan, ikasleen gurasoek euren seme-alaben ikaskuntza prozesuan parte hartzen dute. Hiru hilabetean behin egiten diren ebaluzioez gain, gurasoek orientabide akademikoa eta bilerak eska ditzakete euren seme-alaben garapena sustatzeko bai ikastetxean zein etxean, non eskoletan ikasitako praktika dezaketen gure aplikazio, web orrialde eta online baliabideei esker. 

Kalitatezko ingelesezko irakaskuntza baten aldeko apustua egiteaz gain, British Councilen haurren babesarekiko konpromisoa ere badugu eta, horregatik, gure ikasleen ongizatea bermatzeko lan egiten dugu. Horretarako, gure langileek derrigorrez bete beharreko politika bat ezarri dugu eta nazioarteko “Keeping Children Safe” erakundearen kide ere bagara.

 

Early Years (4-5 urte)

Gure eskolaz kanpoko gaztetxoentzako ingeles eskolak adin horretarako britainiar curriculumak (Foundation Stage) ezartzen duen metodologian oinarrituta daude. Horren bidez, haurren garapen pertsonala, soziala, emozionala eta fisikoa sustatzen da modu naturalean eta dibertigarrian.

Jokoetan oinarritzen gara ikasleek ingeles hizkuntza ezagutu eta ikas dezaten abestiak, olerkiak, jokoak, ipuinak, eskulanak edo antzezlanak bezalako jarduerekin gozatzen duten bitartean.

Etapa horretan gure ikasleen autonomiaren garapena ere sustatzen dugu lehen hezkuntzan ingelesaren ikaskuntzari bermearekin aurre egin ahal izan diezaioten.

Lehen Hezkuntzarako ingelesa (6-11 urte)

Adin horretako ingeles ikastaroetan gaitasun komunikatiboak eta erabileran segurtasuna sustatzeko metodologiak erabiltzen dira, betiere, ikaskuntzarako duten aurretiko jarrera laguntzeko.

Eskolak adin horretan interesgarri dituzten gaietan oinarritzen dira eta horrek hiztegia eta gramatika ikasteko aukera ematen die. Ondoren, abesti, joko eta idazketa-ariketen bidez, euren trebetasuna hobetzen dute ingeles hizkuntzaren esparru guztietan euren ikaskideekin eta irakaslearekin elkarri eragiten dioten bitartean. 

 

Bigarren Hezkuntzarako Ingelesa (12-17 urte)

Adin tarte horretan gazteek dituzten gramatik ezagutzak sendotzean oinarritzen gara. Hori egiten duten bitartean, euren gaitasun komunikatiboak praktikan jartzen dituzte taldekako egitasmoak garatuz. Bide batez, lantalde bateko parte aktiboa izaten ere ikasten dute.

Gainera, bigarren hezkuntzako eskolak myVoice bezalako metodologietan eta nerabeentzat interesgarriak diren gaien inguruko eztabaidetan (teknologia berriak edo irudi pertsonalaren garrantzia) oinarritzen dira. Horri esker, jendaurrean hitz egiteari izan diezaioketen beldurra galtzen dute et, gainera, pentsamendu kritikoa ere garatzen dute.

Ingeles maila zehatz bat lortzen dutenean (B2 mailatik aurrera), gure eskoletan Cambridge English, IELTS edo Aptis bezalako azterketak gainditzeko teknikak ere irakasten dizkiegu. Modu horretan, lortu duten ingeles maila egiaztatzeko aukera izango dute.