Arteek ez dute zertan gutxiengo baten gauza izan behar: Royal Opera House-arekin (ROH) dugun lankidetzaren xedea entzulego desberdinetara heltzea da eta, bereziki, belaunaldi berrientzako kultur aukerak sortzea. ROH-arekin lanean ari gara 2015-16 denboraldian konpainiak egiten dituen emanaldiak zuzenean emateko Espainiako 100 zinema areto baino gehiagotan eskaintzeko.
Espainiako entzuleei Kenneth Macmillan-en Romeo eta Julieta edota Peter Wright-en Intxaur-kraskagailua bezalako ballet klasikoez gozatzeko aukera emango diegu. Covent Gardenetik emititutako Mozart-en Figaroren Ezkontzak (David McVicar-ek zuzendua) edo Verdi-ren La Traviata (Richard Eyre-k zuzendua) bezalako operak ere ikusgai izango dira.
Gure lana ez da ekitaldi hauen emisiora mugatzen, zinema desberdinekin lankidetzan aritzen baikara sarreren salmentak sustatzeko. Estreinaldia baino lehen, hedabideetan oihartzun handia izan zuen ikasgai magistrala antolatu genuen Royal Ballet-eko bi dantzarirekin. Horren ondorioz, Madrilen bakarrik, 800 pertsona baino gehiago izan ziren denboraldiaren estreinaldian - gehienak ikasleak eta gazteak. Gainera, gure Facebook orrialdean zozketak burutzen ditugu emanaldi desberdinetarako doako sarrerak lortzeko.
Eta hau hasiera besterik ez da: gure hirugarren sustapen-ibilbideak hezkuntza osagai garrantzitsu bat du. Abenduaren lehenatik aurrera eskoletarako emanaldi bereziak izango dira eta, hauekin batera, ikasleei, opera eta balleta modu hobe batean uler dezaten, material didaktikoa banatuko zaie.