2015/16 denboraldian Espainiako zinema-areto desberdinetan izan ziren ekoizpen aukeraren zuzeneko emankizunen arrakasta ikusirik, British Councilek ekimena laguntzen jarraituko du eta ROH-aren 2017/18 denboraldi berria sustatuko du herrialde osoko 100 zinema-areto baino gehiagotan. 

Ikus-entzuleek denboraldian zehar Covent Gardeneko agertokian programatuta dauden 12 ekoizpenez gozatzeko aukera izango dute. 

Emankizun horiekin batera, British Councilek jarduera paraleloak antolatuko ditu munduan den opera konpainia garrantzitsuenetakoa den ROH-ek ekoizten dituen lan horiek guztiak modu osoago batean gozatu ahal izateko.

Gainera, Cinesa eta Kinepolisekin elkarlanean, British Councilek hilero emankizun horietarako sarrerak zozketatuko ditu bere Facebook orrialdean. Izena eman gure Arteak- Gaurkotasun Orokorra buletinean ezer ez duzula galduko bermatzeko.