Claire Cunningham 'Guide Gods'en antzezten
Claire Cunninghamen emanaldia 'Guide Gods'en Southbank Centre-eko Unlimited Festival 2014an ©

Rachel Cherry Unlimited-entzat

Hamar urtetik gorako esperientziarekin, Espainiako British Councilek desgaitasunen bat duten artisten lanak sustatzeko konpromisoa du, horretarako, lekuko erakunde eta Erresuma Batuko zein Espainiako artistekin elkarlanean aritzen garelarik. Gure helburua, Erresuma Batuko eta Espainiako erakundeen arteko epe luzerako harremanak sustatzea da, mutualitatean oinarrituz eta jaialdi nagusienetan desgaitasunen bat duten artisten presentzia handituz. Era berean, arte forma desberdinetan desgaitasunen bat duten artista gehiagoren lanak aztertzeko asmoa dugu.

Claire Cunningham, Mark Brew, Candoco eta Stop Gap bezalako artistak Espainiara etorri dira bere emanaldiak ematera eta tailerretan parte hartzera. Bertako dantza taldeak ere babesten ditugu Erresuma Batuko koreografoak bertako koreografoekin lan egiteko ekarri ditugularik. 

Arteetan desgaitasunak, hezkuntzak eta gizarte inklusioak sortzen dituzten arazoei aurre egiteko Erresuma Batuko adituak ekarri ditugu urtero, Hezkuntza, Kultura eta Kirola Ministerioarekin eta bestelako kideen languntzarekin, antolatzen ditugun jardunaldietan parte hartzera.

Lan hau zabaldu nahian, British Councilek, VoÁrte (Portugal), Onassis Cultural Centre (Grezia) eta Croatian Institute for Movement and Dance (Kroazia) erakundeekin batera, mundu osoan zehar desgaitasunen bat duten artisten lanak sustatzeko web gune bat jarri du abian. Programa hau 2012an Londresen burutu ziren Joko Paraolinpikoak zirela eta garatu zen Unlimited 2012 programan inspiratuta dago.

Kanpoko estekak