Britaniar eta espainiar artista eta erakundeekin batera aritzen gara negozio ereduak, jardunbide egokiak eta lan metodologia berriak partekatzeko. Era berean, erronka globalei irtenbidea eman nahian, arduradun politiko eta gobernu erakundeekin ere lan egiten dugu.

Gure lanak hiru ardatz nagusi ditu: Ekintzailetza sortzailea, Lidergo kulturala eta Politiken garapena. 

Ekintzailetza sortzailea

Ekintzaile sortzaileek artista eta ikusleriaren arteko zubiak eraikitzen dituzte. Beste hainbaten artean, liburu argitaratzaile, musika sustatzaile, film ekoizle eta joku-interaktiboen garatzaileekin lan egiten dugu.

Oso aldakorra den merkatu batean ekintzaile sortzaileek bere biziko garrantzia dute nefozio eredu berritzaileen garapenean. Ekoizpena eta banaketa birpentsatzera laguntzen dute, honek dituen abantaila ekonomiko, kultural eta, sarritan, sozialak azpimarratuz.

British Councilaren Young Creative Entrepreneur (YCE) programak mundu osoan industria sortzaile eta kulturalak eraberritzen ari diren ekintzailerik onenak babestu eta konektatzen ditu. Munduan den talenturik onena aurkitzen dugu eta bere bizitzako aukerarik onena eta hainbat lotura ordainezin dituen sare batean parte hartzeko aukera eskaintzen diegu. 

Lidergo kulturala

Zein da kulturaren rola hain konplexuak diren gure gizarte aldakor hauetan? Kulturak ba al du zer esanik kanpo politika, nazioarteko harremanak edota biziberritze ekonomikoa bezalako gizarte afera zabalenetan?

British Councilek lider kulturalen belaunaldi berriarekin lan egin nahi du. Munduan zehar zer esana duten eragile nagusienekin lan eginez, afera kultural globalei aurre egiteko estrategiak garatzen ditugu.

Politiken garapena

Politika eraginkorren garapena funtsezkoa da ekonomia sortzaile jasangarri eta lehiakor baten garapenerako.

Maila lokalean, eskualde mailan eta nazioarte mailan elkarrizketa eraikiz politika jasangarri eta nabarmenagoak garatuko dira. Gobernuen esku hartzeek, hala nola, jabego intelektualaren gaineko arau, zerga sistema edota hezkuntza politiken gainean, ekonomia sortzaileei forma ematen laguntzen dute. Erakunde hauekin guztiekin lan egitea funtsezkoa da ekonomia sortzailea nola garatu behar denaren inguruko ekimen eta ikuspuntuak sustatzeko.

Proiektu nabarmenenak

Fundación Contemporánearekin lankidetza

Akordio horren bidez, kultura esparruan diren  berrikuntza adibiderik onenak aurkezten ditugu:

  • Pública 16: agertoki digitalak mundu mailako entzuleria batentzat Tom Nelsonen eskutik (Royal Opera House). 
  • Pública 15. Contar lo que cuenta: kultur erakundeen BIG data Claire Round (English National Opera), Simeon Ellerton (Audience Agency) eta Joeli Brearley-rekin (FutureEverything).
  • Pública 14: aro digitala kultur esparruan Marc Sands (Tate museum) eta Sarah Hughes-en (Skills Academy Wales) eskutik.

European Creative Hubs Forum

Europako Batzordeak diruz lagundu eta  hub eta cluster-en biden industria sortzaileen esparruan hartu-emanak eta jardunbide egokiak dinamizatzea eta sendotzea helburu duen ekimen horren lidergotza dugu. 

  • Ezagutu Europa osoan zehar irakatsiko dugun topaketa eta tailerren programa (Belgrado, Atenas, Madrid, Bruselas, etab.). 
  • Ezagutu hubs-en esparruan nazioarte mailan egiten dugun lanaren inguruko informazioa

Moda jasangarria eta gazte sortzaileak

Gazte sortzaileen eta moda jasangarriaren aldeko apustua egiten dugu Madrid Fashion Film festival bezalako ekimenei esker, non espainiar publikoari  britaniar fashion films  delako onenak edo Sustainable Fashion delako tailerrak gerturatu dizkiogun. 

Culture Shift

48 ordu etorkizuna aldatzeko da ekintzaile sortzaileei bideratutako hackathon honen erronka datorren hamarkadarako kultur produktuen  kontsumoa eta zabalkundeari irtenbideak emateko. Teatro Real, CCCB eta Google Campus Madrid-ekin lankidetzan.

Kanpoko estekak