Artearen alorrean burutzen dugun lana Erresuma Batuak artearen diziplina guztietan duen aniztasun kulturala, sormena, berrikuntza eta bikaintasuna atzerrian ezagutaraztera bideratuta dago.

Esparru zabala hartzen dugu gure gain, britaniar talenturik onenekin lan egiten dugularik programa artistikoak garatzeko eta lankidetza aukerak sortzeko.

 

Antzerkia eta dantza

Britaniar arte eszenikoen onena aurkezten dugu jarduera eta ekintza anitz desberdinen bidez, hala nola, ekoizpen berrien birak, tailerrak eta egonaldiak, mintegiak eta hitzaldiak, erakusketak eta ikasketa bisitak Erresuma Batura atzerriko artistentzat.

Proiektu nabarmenenak

  • Dance Dance Dance, Espainian den britaniar dantzaren onena. 
  • Big Dance 2016. Ekimena zertan datzan eta kronika irakurri ahal duzu hemen. Era berean, Valentzian eta Donostian (Europako Kultur Hiriburua 2016) Olatu Talka festibalaren barruan izandako saioen bideoak ikusi ahal dituzu. 
  • Gira DV8 bira Espainian
  • Golem 1927 konpainiaren azken antzerki ekoizpena da eta lan horrekin bueltatu dira Madrilgo agertokietara. 
  • 3,2,1, forma eszeniko berrien nazioarteko topaketa Bilboko Alhondigan.
  • The table: irakurri kronika honetan Blind Summit konpainiaren ekoizpenaren xehetasunak. 
  • Irakurri hemen English National Ballet-ak Madrilen izan zuen arrakasta Lest we forget ekoizpenarekin. 

Espainiar festibal programatzaileak Edinburgo Festibala bezalako britaniar hitzordu garrantzitsuenetan izateko aukera izan dezaten ere lan egiten dugu. Era berean, programazio artistiko berritzaileen diseinuan festibal eta kultur zentro desberdinei aholkularitza zerbitzua eskaintzen diegu.

Ikusi hemen nazioarte mailan antzerki eta dantzaren esparruetan egiten dugun lanaren inguruko informazioa.

Musika

Electronikoa, jazz, tradizionala, folklorikoa, klasikoa edo indie: gure musika lantaldeak britaniar musika alorrean diren genero guztiak jorratu eta espainiar publikoari gerturatzen dizkio.

Proiektu nabarmenenak

The Selector 

British Councilek, Radio 3ekin elkarlanean, egungo britaniar musika onena eskaintzen du saio honetan. Astero, The Selector irratsaioak britaniar musika ekoizpenaren azkena aurkezten du, bereziki, nazioarte mailan arrakasta lortzen eta goraka ari diren taldeak.

Entzun eta izena eman bere podcastean hemen.

Ezagutu hilero The Selector-eko erredakzioak hautatzen dituen 20 abestiak hemen.

North By Southwest

Ingelesez emititzen den gure irratsaioa bost kontinenteetan emititzen hasi zen 2009an. Radio Televisión Española eta British Councilaren arteko ekoizpen amankomuna da eta horren bidez Erresuma Batuko proiektu kultural onen berri ematen da ingelesez.

Entzun eta izena eman bere podcastean hemen.

Ikusi hemen musika alorrean nazioarte mailan egin dugun lana. 

Literatura

Espainiar eta britaniar argitaletxe industriako profesionalekin lan egiten dugu britaniar letrak urtean zehar sustatzeko zuzeneko jarduera zein online jardueren bidez.

Esparru horretan egiten dugun lanaren adibiderik esanguratsuena azken hamarkadan Segoviako Hay Festivalarekin burutu izan dugun lankidetza dugu. Irakurri HAY Festival 2015aren kronika hemen.

Gainera, gure nazioarteko Literatura web guneak burutzen ditugun jarduera eta proiektuen berri ematen du eta, gainera, Erresuma Batuko literatur eta argitalpen munduko albisteak eta mundu mailan diren festibalen direktorio bat ere aurki daiteke bertan. Horretaz gain, ikasgelan lan daitezkeen baliabideak ere aurki ditzakezu (lanak, idazleak eta egungo britaniar literaturan azaltzen diren gaiak).

 

Arte bisualak

Britaniar arte plastikoen berri ematen dugu jarduera eta ekintze desberdinen bidez: erakusketa ibiltariak, tailerrak, mintegiak eta hitzaldiak.

Era berean, herrialde osoko gune kulturaletarako ad-hoc proiektuak ere garatzen ditugu.

Proiektu nabarmenenak: 

  • PHotoEspaña 2016-Transizioak, Europa eraldatu zuten 10 urte. Ikusi Círculo de Bellas Artesen den argazki erakusketa honen gakoak
  • Cold Stones:  CAC Málagak europar Land Art-eko erreferenteetako bat den Richard Long-en sortze-lan  esanguratsuen erakusketa hau aukezten du. 
  • D*FACE da britaniar graffiti-egilearen lehen atzera begirako erakusketa Espainian. 
  • Sacrilege: 50 000 pertsona baino gehiagok gozatu zuen Jeremy Deller-en monumentu puzgarriarekin Mostoleseko Centro de Arte 2 de Mayon.
  • Gillian Wearing-ek  IVAMentzat (Valentzia) bereziki diseinatu zuen argazkiak, bideoak eta eskulturak nahasten dituen erretratuen erakusketa bat giza naturaren konplexutasunean sakontzeko. 

Arte bisualak interesekoak badituzu, britaniar 8500 arte lan baino gehiago dituen gure bilduma ere bisita dezakezu.

Zinema

British Councileko zinema lantaldeak britaniar zinemagileen sortze-lanak publiko berriei eskaintzen dizkie, mundu osoan zehar britaniar zazpigarren artearen berrikuntza, aniztasuna eta bikaintasuna erakutsiz eta hartu-eman sortzaileetarako aukerak bilatuz.

Proiektu nabarmenenak

  • DOCS Barcelona bezalako zinema eta dokumental festibalei laguntza. 2016an aipatu festibal horretan A city of dreams- A musical lana aurkeztu genuen. 
  • IN-Edit festibal sarearekin elkarlana.
  • Royal Opera Housen lanen zuzeneko emisoen sustapena Espainian. 

Beste jarduerak

  • 2013. urtetik hasita, BAFTA Sarietarako izendatu diren film laburren proiekzio-bira Espainian. Ziklo hori zure ikastetxean eman nahiko bazenu, arren, jar zaitez gurekin harremanetan e-mail bidez. Gainera, ekimen horren inguruko kronika irakur dezakezu hemen. 
  • Grierson dokumentalen proiekzioa. Ezagutu Malagako CAC-en garatzen den Memory is life proiektuan sustatzen ditugun izenburuak.
  • Metraje laburreko filmen proiekzioak ikastetxe eta eskoletan. Ikusi hemen ikus-entzunezko alorrean garatzen ditugun nazioarteko programak.

Ikusi hau ere