North by Southwest 2009an bost kontinenteetarako ingelesez emititzen hasi zen irratsaioa da eta Radio Televisión Española eta British Councilaren laguntzarekin ekoizten da. Irratsaio honetan britaniar zein nazioarteko arteen berri ezezik, bestelako arazo sozial, zientifiko eta hezkuntza arazoak ere jorratzen dira. North by Southwest astero emititzen da Radio Nacional de Españaren Radio Exterior bidez honek eskaintzen duen ingelesezko zerbitzuaren barruan.
Irratsaioaren izena, North by Southwest, Hitchcock-i egindako keinua da eta Erresuma Batuak eta Espainiak Europan duten kokapenari egiten dio erreferentzia. Elkarrizketetan oinarritutako irratsaioa da eta saio bakoitzean kultur jarduera desberdinen berri ematen da hauen protagonista, antolatzaile edo publikoaren bidez. Erresuma Batuko, Espainiako eta nazioarte mailako artista eta kultur eragile nagusienek - idazle, musikari eta zinegileetatik politikari, zientzilari eta arte liderretaraino- irratsaioan parte hartu dute 2009an emititzen hasi zenetik.
North by Southwest irratsaioa British Council Spaineko Arte Saileko kide den Nicolas Jacksonek aurkezten eta ekoizten du. Nicolasek, gainera, The Selector irratsaioaren gaztelerazko bertsioa ere aurkeztu eta ekoizten du. Hau, Radio Nacionaleko Radio 3en emititzen den British Councilen saioa da eta bertan Erresuma Batuko azken musika joerak jorratzen dira. Gainera, RNEeko Radio Clasika musika klasikoko saioak ere aurkeztu eta BBCrako audio dramak ekoiztu eta zuzentzen ditu.