Zure azterketarako neurri bereziak

Gure IELTS zentro aztertzaile ofizialek lagun dakizueke ikusmen, entzumen, mintzamen edo ikaskuntza arazoak baldin badituzu. IELTS azterketaren bertsio egokitu bat behar baduzu, zentro aztertzaileari abisua eman beharko diozu, gutxienez, sei asteko aurrerapenarekin.

Xedapen edo neurri bereziak hartu behar badira (adibidez, denbora gehigarria) zentro aztertzaileari abisua eman beharko diozu, gutxienez, sei asteko aurrerapenarekin.

Ingeles hizkuntzan duzun gaitasuna objektiboki ebaluatuko da, izan dezakezun edozein desgaitasun edo behar berezia aintzat hartu gabe.

 Zein neurri har daitezke?

  • braille papera
  • Entzumen probarako CD berezia etenaldi eta geldialdi bereziekin
  • Entzumenaren ezpain-irakurketa bertsioa
  • letra handiagotua edo mintzamen probarako braille txartelak.

Zer laguntza mota jaso dezaket?

Ikusmen-desgaitasun bat baduzu, honako hau eskaini diezazukegu:

  • Letra handiagotua
  • Braille papera
  • Zure erantzunak idatziko dituen pertsona baten laguntza.

Entzumen-desgaitasunen bat baduzu, honako hau eskaini diezazukegu:

  • Anplifikazio-ekipamendu berezia
  • Entzumen probaren moduluan ezpian-irakurketa bertsioa

Dislexia baduzu, honako hau eskaini diezazukegu:

  • Denbora gehigarria idazmen eta irakurmen probetan.

IELTS azterketaren egokitutako bertsioren bat eskatzen duen behar bereziren bat baduzu, mesedez, bete orrialdearen azkeneko zatian dagoen egokitze eskaeraren formularioa. 

Eskaera-inprimakia