Estatuko hainbat erakunde publikok onartzen dute Aptis ESOL ingeles hizkuntzan den trebetasuna egiaztatzeko modu ofizial gisa. Aipatu erakunde horien artean aurkitzen dira, adibidez, hezkuntza-erakundeak eta zenbait autonomia erkidegoetako hezkuntza departamenduak; edo, CRUE (Conferencia de Rectores de las Universidades Españolas) bezalako erakundeak.
Gainera, Aptis ESOL azterketa Ingalaterrako kalifikazioak, azterketak eta ebaluazioak arautzen dituen Azterketa Erregulazioaren Bulegoak (Ofqual) arautzen du.
Jarraian, Estatu mailan zein autonomia erkidegoetan Aptis ESOL onartzen duten erakundeen zerrenda zehazten dizuegu. Dena den, gomendatzen dizugu erakunde bakoitzarekin zuzenean egiaztatzea Aptis ESOLen egungo egoera, onartutako kalifikazio gisa.