Aptis ESOL - Baliogabetzeen eta itzultzeen politika
Jarraian, zure Aptis ESOL azterketari dagokion baliogabetze eta itzultze politikaren inguruko xehetasunak aurkituko dituzu. Zure eskaera egiteko:
- Matrikula zure kabuz egin baduzu eta gure online matrikula sistemaren bidez izena eman baduzu, orrialde honen amaieran aurkituko duzun baliogabetze eta transferentziarako inprimakia osatu beharko duzu
- Agente, Zentro Prestatzaile edo Unibertsitate baten bidez izena eman baduzu, erakunde horrekin harremanetan jarri beharko duzu ahalik eta eperik laburrenean eta eskaera osatu haiek emandako jarraibideekin. Mesedez, kasu horietan ez erabili gure inprimakia.
Baldintzak
Zure Aptis ESOL azterketarako baliogabetzea eskatu ahal izango duzu honako kasu hauetan:
- Zure Aptis ESOL ordainketaren berrespen-mezua jaso eta 14 egun naturaleko epearen barruan itzultzeko eskaera aurkeztuz, azterketaren data baino lehen. Kasu horretan, azterketa-tasak osorik itzuliko dira. Bestela, plaza beste egun batera aldatzea eska dezakezu, kosturik gabe.
- 14 eguneko epetik kanpo, baina azterketa-dataren aurreko 48 ordu lehenago, itzultzeko eskaera aurkeztuz. Kasu horretan, honako hauek itzuliko dira: azterketa-tasak ken 22 euroko tasa administratiboa Aptis ESOL General eta for Teachers-entzat, eta 26 eurokoa Aptis ESOL Advanced-entzat. Bestela, eskuragarri dagoen beste data baterako tokia aldatzeko eska dezakezu, tasak ordainduta.
- Itzultze-eskaera 14 eguneko baliogabetze epetik kanpo eta azterketa-saioaren aurreko 48 orduetan aurkezten bada, ez da ezeztapen edo transferentziarik egingo, gaixotasun egiaztatua edo egoera pertsonal edo familiarra larria denean izan ezik.
- Egiaztatutako gaixotasunen edo inguruabar pertsonal edo familiarren (ezbeharrak, trauma, istripu edo delituaren biktima, bigarren mailarainoko ahaidea galtzea) kasuetan itzultze-eskaerak azterketa-dataren ondorengo 4 asteen barruan aurkeztu ahal izango dira. Kasu horietan, azterketa-tasak osorik itzuliko dira. Bestela, eskuragarri dagoen beste data baterako tokia aldatzeko eska dezakezu, kosturik gabe.
- Zure eskaerak justifikazio-dokumentu ofiziala izan beharko du (begiratu "Dokumentazioa" atala).
Dokumentazioa
Zure matrikularen baliogabetzea eskatzeko, orrialde honen amaieran aurkituko duzun baliogabetze edo transferentzia inprimakia osatu beharko duzu. Mesedez, kontuan izan ez direla posta elektronikoaren bidez edo bestelako bideetatik jasotako eskaerak prozesatuko.
Prozesu horren barruan, aipatu inprimakiarekin batera, honako dokumentazio hau ere helarazi beharko diguzu:
- Izen-ematea egin ostean jaso zenuen berrespen emailaren kopia bat.
- Ordainagiria, matrikulari dagokion tasa banku-transferentziaren bidez egin baduzu.
- Hala badagokio, azterketa-egunean ez egotea justifikatu behar duen agiri edo ziurtagiri ofiziala.
- Hala badagokio, ziurtagiri medikua erregistratutako profesional mediku baten zigiluarekin eta sinadurarekin.
- Polizia-txostena, heriotza-ziurtagiria, dokumentazio ofizial garrantzitsua.
Kasu guztietan, itzulketaren zenbatekoa British Council-ekin egindako inskripzioan erabilitako ordainketa-metodo modu bera erabiliz egingo dira.
Baliogabetze Inprimakia |