Aptis ESOL maila anitzeko ingeleseko azterketa berritzaileak dira, British Councileko hizkuntzen ebaluazioaren arloan adituek diseinatu eta garatuak, eta ebaluazioaren metodologiari buruzko azken ikerketek babestuak.
Aptis ESOLek ingeles hizkuntzaren lau trebetasunetan duzun gaitasuna ebaluatzen dute Hizkuntzen Europako Erreferentzia Esparru Bateratuaren (HEEEB) A1 mailatik C2 mailara: mintzamena, entzumena, irakurmena eta idazmena.
Aptis ESOL honako aldaera hauetan daude eskuragarri:
Aptis ESOL General |
Maila orokorreko ingelesezko azterketa honek Hizkuntzen Europako Erreferentzia Esparru Bateratuaren (HEEEB) A1 mailatik B2 mailaraino ebaluatzen du. B2 baino maila altuagoa lortzen duten hautagaiei C1 maila esleitzen zaie. |
Aptis ESOL Advanced |
B1-C2 mailetan den hizkuntz-trebetasuna ebaluatzen du. Ariketek zailtasun handiagoa dute eta C1 eta C2 maila duten hautagaiak bereizteko diseinatuta daude. |
Aptis ESOL for Teachers |
Hezkuntza alorrera egokitutako azterketa. Edukiak irakasleek beren egunerokotasunean bizi dituzten egoeretara egokituta daude. Aptis ESOL General azterketaren formatu bera du eta HEEEBaren A1tik B2ra ebaluatzen du. |
Zein azterketa aukeratu beharko nuke?
Zure Aptis ESOL azterketa aukeratu baino lehen, zure egiaztagiria aurkeztu behar duzun erakundearekin konfirmatu beharko duzu zein azterketa egin behar duzun eta zein emaitza lortu behar duzun.
B2 mailara bitarteko maila egiaztatu nahi baduzu, Aptis ESOL General azterketa aukeratu beharko zenuke.
C1 edo C2 maila egiaztatu behar baduzu eta horretarako nahikoa ezagutza dituzula uste baduzu, zure aukera Aptis ESOL Advanced izan beharko luke.
Irakaslea bazara edo horretarako ikasten ari bazara, Aptis ESOL for Teachers aldaera egin beharko zenuke baldin eta zure autonomia erkidegoan aintzatetsia badago.
Aldaera bakoitzaren inguruko xehetasun gehiago aurki dezakezu ondorengo esteketan:
Aptis ESOL – Araudia eta aintzatespena
Aptis ESOL Ingalaterrako kalifikazioak, azterketak eta ebaluazioak arautzen dituen Kalifikazioen eta Azterketa Erregulazioaren Bulegoak (Ofqual), arautzen du.
Espainian, Aptis ESOLek ingelesezko hizkuntza-gaitasunaren ziurtagiri ofizialtzat hartzen dute hezkuntzako erakunde eta sail askok.
Aptis ESOLen inguruko argibide gehiagorako, jar zaitez gurekin harremanetan honako helbide honetara idatziz myexam@britishcouncil.es.