Aptis - Resultados

Aptis ESOLek zure emaitzak azterketa egin eta hiru lanegunetan lortuko dituzula bermatzen dizu, eta zure ‘Aptis ESOL Certificate’ ziurtagiria 10 lanegun inguru iritsiko zaizu emaitzak jakinarazi ondoren.

Nola aurkezten dira emaitzak?

Aptis ESOL-eko emaitzak bi modutan aurkezten dira:

  • Zenbakizko puntuazioa: 0-50 eskala batean hizkuntza-gaitasun bakoitzerako eta beste bat ‘Grammar and Vocabulary’ atalerako.
  • HEEEB maila: Atal bakoitzean lortutako emaitzari HEEEB-en duen maila baliokidea esleitzen zaio. HEEEBko banda bakoitzak osagai horretan den trebetasuna deskribatzen du eta horiek ziurtagiriaren atzealdean aurki daitezke.
  • Horrez gain, zure HEEEB maila globala ere jasoko duzu.

Ikusi Aptis ESOl ziurtagiriaren lagin bat

Egiaztatu hurrengo grafikoan zure Aptis ESOL ziurtagiria entregatzeko epea (espainieraz)

Tus resultados Aptis

Zure Aptis ESOL emaitzak

Aptis ESOLeko emaitzak azterketa egin eta 48-72 orduko epearen barruan argitaratzen dira, asteburuak eta jai-egunak kanpo utzita.

Matrikula zure kabuz egin baduzu, emaitzak izena ematerakoan eman zenuen posta elektronikoko helbidera bidaliko dira.

Matrikula Aptis ESOL agente edo bestelako hezkuntza-erakunderen baten bidez egin baduzu, emaitzak hara bidaliko dira Britsi Councilen eta erakunde horren arteko hitzarmenean horrela jaso bada.

Nola interpretatu lortutako emaitza

Aptis ESOL azterketan lortutako emaitzak ingeles hizkuntza ulertzeko eta hizkuntza horretan komunikatzeko duzun gaitasuna islatzen du.

Zure Aptis ESOL ziurtagiria

Zure ziurtagiria emaitzak argitaratu eta zazpi lanegunen epearen barruan inprimatu eta mezularitza-zerbitzu baten bidez bidaltzen dira.

Matrikula Aptis ESOL agente edo bestelako hezkuntza-erakunderen baten bidez egin baduzu, ziurtagiriak bertara bidaliko dira. Haien ardura izango da zuri helaraztea.

Gogoratu nahi dugu British Councilek ez dituela inolako ziurtagiririk eskuz ematen.

Zure Aptis ESOL ziurtagiriaren bidalketa

Zure Aptis ESOL ziurtagiria mezularitza zerbitzu baten bidez iritsi behar zaizu igorri eta hiru lanegunen epearen barruan.

Mezularitza-zerbitzuak zure Aptis ESOL ziurtagiria jasoko duzula bermatzen du, gutxi gorabehera 13 lanegun azterketa egin ondoren, baina ez lehenago.

Entrega-data arinki atzeratu daiteke urteko sasoi zehatz batzuetan, bereziki, udan eta Gabonak edo Urte Berria bezalako ospakizunen garaian.

Ez dut ziurtagiria jaso. Zer egin beharko nuke?

Begiratu zure telefonoan SMS mezuren bat duzun ala ez. Baliteke entregatzen saiatu izana eta etxean inor ez egotea. Horrela bada, 14 eguneko epea izango duzu gertuen duzun posta bulegoan jasotzeko.

Zure teléfono zenbakia Espainiakoa ez bada, mesedez, begiratu zure posta elektronikoa.

Azterketa egunetik 15 laneguneko epea pasatu bada eta ez baduzu SMS mezurik jaso, mesedez, jar zaitez harremanetan British Council-ekin.

Berrikusketa bat eska dezaket?

Lortu duzun emaitzarekin gustura ez bazaude, zure Aptis ESOL azterketaren berrikusketa bat eska dezakezu. Zerbituz hori ‘Enquiry on Results’ izenarekin ezagutzen da.

Azterketa osoa berrikustea eska dezakezu – ezin da atal zehatz bakar bat berrikustea eskatu- azterketa egunetik ondorengo zortzi asteko epearen barruan. Zerbitzu horren prezioa, une honetan, 53 eurokoa da.

Kontuan izan Aptis ESOL azterketaren Baldintzak eta Zehaztapenak agiriaren 14.2 paragrafoan jasotakoaren baitan, British Council-ek ez die hautagaiei, zentro aztertzaileei edo erakundeei Aptis ESOL azterketen erantzunak ikusten edo berrikusten uzten, zuzenketa-prozesuko ezein instantziatan zuzenduta, ezta alderdi gisa edo emaitzak berrikusteko prozesu baten ondoren ere. Praktika hori bat dator beste erakunde aztertzaile batzuekin, eta British Council-ek ez ditu inola ere azterketako erantzunak ematen.

Nola eska dezaket Enquiry on Results bat?

Zure Enquiry on Results eskatu ahal izango duzu gure online plataformaren bidez orrialde honen amaieran aurkituko duzun estekaren bidez eta zure ordainagiriaren kopia erantsiz.

Ordainketa egiten duzunean, kontzeptuan honako informazio hau islatu beharko duzu: Revisión examen Aptis ESOL – Hautagaiaren izen-abizenak.

Hauek dira gure bankuko datuak:

Titularra: Delegación en España de la Fundación British Council
Bankua: La Caixa
Kontu Korronte Zenbakia: 2100 6522 9922 0010 5211
SWIFT/BIC: CAIXESBB
IBAN: ES65 2100 6522 9922 0010 5211

Zertan datza Enquiry on Results?

Zure azterketa osoaren ‘Enquiry on Results’ eskatu ahal izango duzu; ezin izango duzu atal bakar baten berrikusketa eskatu.

‘Grammar and vocabulary’, ‘reading’ eta ‘listening’ atalen emaitzak automatikoki berrikusten dira modu zuzenean puntuateu dela egiaztatzeko. ‘Speaking’ eta ‘writing’ atalak aztertzaile aditu batzuek berrikusiko dituzte. Berrikusitako emaitzak behin betikotzat joko dira. 

Berrikusketa egin ondoren zure HEEEB maila igoko balitz, Enquiry on Result zerbitzuagatik ordaindutako tasa itzuliko zaizu eta Aptis ESOL ziurtagiri berri bat bidaliko zaizu. Horretarako, jatorrizko ziurtagiria bueltan bidaltzea eskatu dizugu. Kontuan izan ziurtagiri berria ezin izango dugula igorri jatorrizkoa jaso arte. Bidalketa horretatik eratorritako edozein gastu hautagaiak bere gain hartu beharko du.

Berrikusketa egin ondoren zure HEEEB maila zegoen bezala mantenduko balitz, nahiz eta atalen batean aldatu, ordaindutako kopurua ez zaizu itzuliko eta ez da ziurtagiri berririk igorriko.

Enquiry on Results-eko emaitza behin betikotzat joko da. Berrikusketaren emaitza hamar laneguneko epean izango da eskuragarri

Enquiry on Results Aptis ESOL 

Aptis ESOLeko Apelazio eta kexen politika (PDF)