1996. urtetik Hezkuntza, Kultura eta Kirola Ministerioarekin lanean izan gara Espainian hezkuntza elebidunaren ezarpena, garapena eta ebaluazioa babesteko. Proeiktu hau aintzindaria izan da Espainian eta Europan eta beste herrialdeetako gobernu eta hezkuntza arduradunak animatu ditu bere eskoletan hezkuntza elebiduna eta Edukiak eta Hizkuntza integratzen dituen ikaskuntza (CLIL) ekimenak garatzera.
Hezkuntza elebidunak:
- Gazteen aukerak eta mugikortasun globala biderkatzen ditu.
- Gazteak prestatzen ditu gizarte kultur-anitz batean arrakastatsu izateko.
- Gazteei hezkuntzarako sarbidea ematen die teknologia kolaboratiboaren bidez.
- Gazteei munduko hiritar gisa parte hartzera animatzen ditu.
- Irakasleak eta politiken arduradunak berritzera animatzen ditu.
CLIL eta hezkuntza elebidunan oinarritutako irakaskuntza eta ikaskuntzak, ingelesez komunikatzeko gaitasunan eta konfidantzan zein nolako onurak dituen ikusi dugu. British Council arro da Espainian hezkuntza elebidunaren sustapen, garapen eta babesaren alde egiten duen lanaz. Estatuko zein Autonomia Erkidegoetako gobernu desberdinekin lanean jarraitzen dugu hala eskatzen digutenean.