©

British Council

Oso ondo antolatuta!! Erresuma Batuko sistemaren ia elementu eta ekintza guztien ikuspegi esanguratsua izateko aukera izan genuen”

Ordezkaria, VET Ikasketa bidaia

Iberoamerikar Estatuen Erakundeak (OEI) British Councilarekin jarri zen harremanetan Txile, Peru eta Argentinako ordezkarientzat 2013ko urrian ikasketa bidaia bat antolatzeko asmoz. 4 egunetako bisita honen xedea Erresuma Batuko Lanbide Heziketaren ezagupen sakonago bat izatea izan zen.

Bisita, era berean Erresuma Batuko eta Latinamerikako erakundeen arteko lankidetza jasangarri baterako lehen urratsa ere izan da. Txile eta Peruk, jada, Lewisham College-arekin zuzeneko lankidetza hasi berri dute, eta baita British Councilarekin bakoitza bere herrialdean.

Ikasketa bisita EUROSOCIAL programaren parte izan da. Programa honek Latinamerikako bederatzi herrialdetan hezkuntza erreforma babestea eta konpromiso politikoa garatzea du helburu.

Parte hartu zuten zenbait adituei esker, bisitariek adituen txostenak jaso, praktikak burutu eta hainbat sare aukera izan zituzten. Prestakuntza ikastaroek Erresuma Batuan zein nolako aintzatespena dutenaren inguruko interes berezia zegoen, eta baita lanbide heziketako estandarrak zein modutan garatu diren eta nazio lanbide heziketaren datu basearen inguruan ere. Honek guztiak Erresuma Batuko Lanbide Heziketaren ikuspegi praktiko eta teoriko zabala ematen lagundu zuen.

Feedback-a ere oso ona izan genuen!

  • Ordezkarien % 100ak azaldu zuenez, bisitak bere itxaropen guztiak bete edo gainditu zituen.
  • Ordezkarien % 100ak ikasketa bisitan bere herrialde eta hauen erakundeentzat lehentasuna duten gaiak jorratu zirela uste du.
  • Ordezkarien % 100ak hurrengo hilabetean bere erakundean aldaketak ezartzeko ekintza plan bat garatzeko asmoa azaldu zuen, beti ere, bistan ikasitako guztian oinarrituz.

British Councilek eskerrak eman nahi dizkie bisita hau guztiz arrakastatsua izaten lagundu duten Erresuma Batuko eragile guztiei:

Ikasketa bisita hauen inguruan gehiago jakin nahi izanez gero, arren, jar zaitez harremanetan gure hezkuntza taldearekin.