Language Rich Europe (LRE) British Councilek gidatzen duen eleaniztasunaren inguruko ikerketa da eta Europako Batzordeak diruz lagundu du 2009 eta 2012. urteen artean. Espainian, gure kideak Instituto Cervantes, Universidad de Nebrija, Universidad de Barcelona eta Eusko Jaurlaritzako Kultura Saila izan dira.
Eurobarometroaren arabera, europar hiritarren % 83k ondo baloratzen du bigarren hizkuntza baten ezagupena baina % 44k ezin du berea ez den hizkuntza batean solasaldirik izan."
Globalizazioarekin eta gero eta migrazio prozesu ugariagoekin, eleaniztasuna funtsezkoa da kulturen areko ulermenerako eta gizarte kohesiorako, norbanakoen lan itxaropenetarako eta Europaren lehiakortasunerako.
LRE-k egun 24 herrialde eta eskualdeetan garatzen ari diren hizkuntza politika eta praktiken berri ematen du, gure aditu eta ikertzaile kideen sareak burututako lanan oinarrituta. Jardunbide egokiak jasotzen ditu eta interesa izan dezaketen eragile guztiak aurrez aurre jartzen ditu bakoitzak bere ezagutzak parteka ditzan..
Ekimen hau arduradun politiko eta hezkuntza, enpresa, zerbitzu publiko eta hedabideetako profesionaletara bideratuta dago. Hiztun, irakasle eta hizkuntza ikasleetara ere iritsi gara hauen guztien ikuspegia politika eta jardunbide egokietan barneratzeko.
Gure online foroa oso animatuta izaten da eta hizkuntzen zeregina zein nolakoa den eztabaidatzeko gure LRE blogean sartzera animatzen zaitugu.