Espainiako legediaren arabera, britaniar ikastetxe guztiek britaniar agintari eskudun baten ziurtagiria behar dute lan egiteko. Espainian, British Council da hau egiteko ofizialki aintzat hartzen den erakundea. Horrela, lanean aritzeko beharrezkoa den ziurtagiria ematen diegu gure ikuskapena arrakastaz pasatzen duen edozein eskolari. Ziurtagiri honek bi eta sei urte bitarteko iraupena du eta eskolak Britain Handiko Nazio Kurrikulua eta bestelako hezkuntza estandarrak betetzen dituela egiaztatzen du. Honek irakaskuntzaren kalitatea bermatzen du eta gurasoek zein Espainiako hezkuntza arduradunek aintzat hartzen duten kalitatea bermatzeko sistema ere eskaintzen du.
Ikuskapen eredu desberdinak daude eta guztiak British Councilek kudeatu eta egiaztatzen ditu.
Ikuskapena eskatu
Hemen aurki dezakezu atzerriko britaniar ikastzetxeak ikuskatzeko OFSTEDek onartu dituen Erresuma Batuko ikuskatzaileen zerrenda. Espainian diren ikastetxeek zerrenda honetan azaltzen den edozein ikuskatzaile erabil dezakete eta British Councilaren baimena jasoko dute ikuskapenaren emaitza osoa edo aldi baterakoa bada.
Espainian diren britaniak ikastetxeek ikuskapena eska dezakete egun den NABSS ikuskapen sistemaren bidez honen web orrialdean. Ikuskapen sistema hau British Council, Espainiako Britaniar Ikastetxeen Elkarte Nazionala, Britaniar Ikuskatzaileen kanpo aholkularitza aditu bat, Hezkuntza Estandarretarako Bulegoa (OFSTED) eta Hezkuntza Sailaren arteko elkarlanaren emaitza da.
Ziurtagiriak 200€ (+BEZ) balio du eta bakarrik ordainketa egin eta British Councilek ikuskapena arrakastaz pasa dela azaltzen duen txostena jaso ondoren igortzen dira.
Britaniar ikastetxe edo haurtzaindegi bat zabaldu nahi?
Arren, jar zaitez harremanetan education@britishcouncil.es helbidearen bidez argibide gehiago eskatzeko edo ikusi NABSS erakundearen web gunean eskola berrietarako den gida.
Arren, kontutan izan eskola berrietarako eskaerek Zuzendaritza Talderako CRB kontrolak dituztela. Kontrol hauek British Councilek burutzen ditu eta 300€ko (+BEZ) kostua dute Madrilen eta 800€koa (+BEZ) Madriletik kanpo. Bertan, bidaia eta ostaturako kostuak barneratzen dira.
Marketing aukerak Espainiako britaniar ikastetxeentzat
Britaniar trebakuntza eskaintzen duten britaniar ikastetxe eta erakunde guztiei urtero antolatzen ditugun Britaniar Hezkuntzaren Ferietan parte hartzeko aukera ematen diegu. 2014ko edizioak Madrilen burutuko dira urriaren 23 eta 24an eta Bartzelonan urriaren 25ean. Arren, kontutan izan erakus-tokiak izena ematen den ordenaren baitan banatuko direla.
Hezkuntza Zerbitzuen inguruko argibide gehiagorako, arren. jar zaitez harremanetan gure Hezkuntza Departamentuarekin. Zure zain izango gara!