Britaniar Hezkuntzarako ordezkari ofizialak gara Espainian. Lurralde honetan eskaintzen diren britaniar egiaztagiriak britaniar hezkuntzaren estandar ofizialak betetzen dituztela bermatzen dugu eta 52.000 ikasle baino gehiagori eskaintzen zaien hezkuntzaren kalitatea zaintzeko Espainian diren britaniar eskolen kontrola ere kudeatzen dugu.
Hezkuntzaren inguruko hausnarketa
Hezkuntzan ematen diren aurrerapenak laguntzen ditugu jardunbide egokietatik ikasteko arduradun politikoak eta profesionalak elkartuz eta etorkizunean eman daitezkeen aldaketei forma emateko.Era berean, Erresuma Batuko gobernuari Espainian ematen diren aldaketen berri ematen diogu eta baita alderantziz ere.
- 1996. urtez geroztik, Haur Hezkuntza, Lehen Hezkuntza eta Bigarren Hezkuntza mailetan Gaztelera-Ingelesa kurrikulu bateratua eskaintzen duen Hezkuntza, Kultura eta Kirol Ministerioaren Proiektu Elebidun aitzindaria babestu izan dugu. Proiektu hau estatuko eskoletako 38.000 ikasle baino gehiagora heldu da. Hemen ikus dezakezu Hezkuntza Proiektu Elebidunaren xehetasun guztiak.
- Going Global da gure urteroko konferentzia eta topagune irekia non mundu osoko hezkuntza arloko adituek goi mailako hezkuntzan diren arazoak eta erronkak eztabaidatu eta irtenbidea ematen saiatzen diren.
- Espainian urteroko mintegiak ere antolatzen ditugu politika diseinatzen dituzten arduradunak eta hezkuntza-adituak elkartzeko eta berrikuntza, hizkuntzen irakaskuntzan diren jardunbide egokienak eta irakaskuntzaren inguruan eztabaidatzeko. Gure mintegiak dira:
English Impact: the bilingual effect. Madrid 2017. |
Language Education: Towards Integration and Academic Success. Alcalá de Henares 2016 |
Inital Teacher Training for Bilingual Programmes: Policy, Practise and Recommendations. Alcalá de Henares. 2015. |
Vocational Education in the UK. College Autonomy and Employer Engagement. Madril 2015. |
Learning and Teaching English in the Digital Age. Barcelona 2013. |
The Role of British Education. Segovia 2013. |