Zer da IELTS Online eta nola funtzionatzen du? 

IELTS Academic azterketa egin behar baduzu, zure etxeko erosotasunetik egin dezakezu, edo Interneterako konexio egonkorra duen beste edozein leku pribatutik. Azterketaren formatua eta denbora zentro aztertzaile batean egindako Academic azterketaren berbera da; zure mintzamen gaitasuna neurtzeko bideo-dei bat egingo da IELTS-eko aztertzaile gaitu batekin. 

IELTS Online zure ordenagailuan edo ordenagailu eramangarrian egin dezakezu. IELTS Onlinek giza adimen eta adimen artifizialaren ekarpenak uztartzen ditu online azterketen urrutiko gainbegiratzea bermatzeko.  

Azterketa egin aurretik, Inspera Azterketa Ataria izeneko softwarea instalatu beharko duzu. Hori da IELTS Onlinek funtzionatzeko behar duen plataforma. Instalazioa azterketa baino egun bat lehenago egitea gomendatzen dizugu, dena ondo doala ziurtatzeko. Softwarea deskargatzeko esteka bat jasoko duzu posta elektronikoaren bidez.

Zure IELTS online azterketaren alderdi ezberdinak jorratzen dituzten zenbait bideo bildu ditugu. Bideo horietan ikusiko duzu, adibidez, lan-eremua nola konfiguratu, zure pantaila atal ezberdinetarako nola doitu edo azterketaren softwarea nola funtzionatzen duen azaltzen duen tutorial bat.

Azterketaren emaitzak 

Azterketa egin eta 6 – 8 egunen buruan   jasoko dituzu emaitzak.

Onarpena  

IELTS Online aintzatetsia dago unibertsitate gehienetan eta beste hainbat hezkuntza-zentrotan.  

Izena eman aurretik, jar zaitez harremanetan aintzat hartzeko eskatzen diozun erakundearekin, aukeratzen ari zaren azterketa mota onartzen dutela baieztatzeko.  

Immigrazio-agintariek ez dute IELTS Online onartzen.

Derrigorrezko baldintzak 

  • 18 urte edo gehiago izatea 
  • Baliozko pasaportea (koloretan)   
  • Ondo argitutako gela pribatu baterako sarbidea 
  • Etenik gabeko bi ordu eta berrogeita hamar minutuko denbora tartea 
  • Interneterako konexio egonkorra (gomendatutako deskarga-abiadura: 2Mbps/ 1Mbps-ko igoera-abiadura) 
  • Ordenagailu edo ordenagailu eramangarri bat (azterketa ezin da tableta edo sakelako telefono batean egin) 
  • Sartzean gela eskaneatzeko tableta edo telefono mugikorra 
  • Inspera Azterketa Ataria aplikazioa azterketaren eguna baino lehen deskargatu behar da            

Baldintza teknikoak  

Windows eta Mac ordenagailu gehienak IELTS Online egiteko egokiak dira. IELTS Online egiteko bete beharreko baldintza teknikoak egiaztatzea gomendatzen dizugu, besteak beste:

  • Interneterako konexioaren abiadura
  • Ordenagailu-modeloa eta sistema eragilea
  • Inspera Azterketa Ataria softwarea deskargatzea
  • Interneteko nabigatzailearen eguneratuta izatea.

Kontsultatu baldintza teknikoen zerrenda osoa gure Take IELTS webgunean.

Segurtasun-baldintzak 

IELTSen segurtasun irmo bat izatea lehentasun bat da eta, horregatik jarraitzen dugu IELTS Online-erako hainbat segurtasun-neurri izaten: 

  • Hainbat identifikazio-egiaztapen - identifikazio-egiaztapenen bidez, giza antzemateen eta aurpegia ezagutzeko softwareak erabiliz. 
  • Online ingurune segurua - Behin azterketa hasita, zure nabigatzailea blokeatu egingo da eta azterketaren plataformara baino ezingo zara sartu. Azterketa amaitu ondoren, IELTS Azterketa Ataria ezaba dezakezu.  
  • Plagio egiaztapena - erantzunen memorizazioa detektatzeko 
  • Giza adimena eta adimen artifiziala kontrolatzea - Ordenagailuko kameraren bidez kontrolatuko zaituzte zure azterketak irauten duen bitartean. 

IELTS Online prestatu  

Doako hainbat prestaketa-material aurki ditzakezu gure prestaketa-atalean (esteka), zure IELTS azterketari ahalik eta etekin handiena ateratzen lagunduko dizutenak. 

Kanpoko estekak