IELTS Academic- presta zaitez goi-mailako irakaskuntza giro baterako

IELTS Academic azterketak goi mailako irakaskuntza akademiko batean eskatzen den Ingeles maila daukazun neurtzen du. Hizkuntza akademikoak dituen zenbait ezaugarri islatu eta neurtzen ditu, ikasteko zein trebatzeko prest egoteko.

Deskargatu IELTS proba akademikorako gure doako gida

Azterketa hau egin hurrengoa nahi baduzu: 

  • Munduko edozein lekutan gradu bat edo graduondo bat ikasi nahi baduzu
  • Tier 4 Ikasle bisa eskatu nahi baduzu Tier 4 babesle den EB-ko unibertsitate batean
  • Erakunde profesional batean lan egin nahi baduzu ingelesez hitz egiten den herrialde batean. 

Aukeratu dezakezu nola egin zure IELTS azterketa: Gure test-zentroetako batean egin dezakezu, paperean edo ordenagailuan, edo urrutitik, IELTS Online erabiliz.

EB-ko unibertsitate betean ikasi nahi baduzu, IELTS UKVI-rentzat (bisa eta immigrazioa) azterketa egitea beharrezkoa da Jakin ezazu gehiago IELTS UKVI-ri buruz.

IELTS Academic prezioa

  • 242€

Zer sartzen da azterketa-tasan? IELTS azterketako gure tasak prestakuntza-material esklusiboak, doako praktika-azterketak eta askoz gehiago hartzen ditu.

Iraupena

  • 2 ordu eta 45 minutu.

Formatua

Azterketak lau atal ditu: entzumena, irakurmena, idazmena eta mintzamena. Azterketa aurrez aurre edo urrutitik egin ahal izango duzu IELTS Online bidez:

  • Aurrez aurre – IELTS Academic paperean zein ordenagailuan egin daiteke aurrez aurre British Councilen edozein azterketa-egoitza ofizialetan. Mintzamen proba beste proben egun berean edo egun hori baino astebete lehenago edo geroago izan daiteke. Mintzamen proba azterketa nagusia egiten den egunean ez bada horren berri emateko jakinarazpen bat jasoko duzu.
  • IELTS OnlineIELTS Online-kin zure azterketa zure etxetik edo Interneterako konexio egonkorra duen beste edozein lekutik egin ahal izango duzu. Aukera hori aukeratzen baduzu, entzumen, idazmen eta irakurmen proben erantzunak zure ordenagailuan idatziko dituzu. Mintzamen proba, berriz, IELTS aztertzaile batekin egingo duzu bideo-dei baten bidez. Ezagutu IELTS Online azterketaren informazio gehiago hemen.

Emaitzak

  • Aurrez aurreko IELTS ordenagailuan – Zure azterketaren emaitzak jasoko dituzu elektronikoki bakarrik 3-5 egunen epean eta une horretan zure emaitzen bertsio elektronikoa (eTRF) deskargatu ahal izango duzu Hautagaiaren Ataritik.
  • Aurrez aurreko IELTS paperean – Zure emaitzak azterketa egunetik 13 egunetara argitaratuko dira. Zure IELTS azterketan lortutako emaitza postaz bidaliko dizugu ziurtagiri baten bidez (Test Report Form) emaitzak argitaratu ondorengo 2-3 egunetako epean.
  • IELTS Online – Zure azterketaren emaitzak jasoko dituzu elektronikoki bakarrik 6-8 egunen epean eta une horretan zure emaitzen bertsio elektronikoa (eTRF) deskargatu ahal izango duzu Hautagaiaren Ataritik.

1. IELTS Academic azterketa 1. Atala: Entzumen jarduerak

Iraupena: 30 minutu eta 10 minutu zure erantzunak erantzun orrian idatzi ahal izateko

Formatua: Lau audio-grabazio azentu desberdinekin. 

Zure erantzunak hurrengoa erabiliz idatziko dituzu: 

  • Aukera anitzak
  • Parekatzea
  • Diagrama izendatzea
  • Hutsuneak bete.

Ingeleseko natibo diren hiztunen lau grabazio entzungo dituzu eta gero zenbait galderari erantzungo diezu.

  • 1. Grabazioa – bi pertsonen arteko eguneroko elkarrizketa bat.
  • 2. Grabazioa – bakarrizketa bat eguneroko egoera batean kokatua, adib. lekuko instalazioei buruzko eztabaida.
  • 3. Grabazioa - Hezkuntzaren eta trebakuntzaren egoera batean ezarritako lau pertsonen arteko elkarrizketa bat, adib. unibertsitate tutore baten eta ikasle baten arteko eztabaida lan bati buruz.
  • 4. Grabazioa - gai akademiko bati buruzko bakarrizketa, adib. unibertsitate- hitzaldi bati.

Aholkulariek zure ahalmena ondoko gaietan ebaluatuko dute: ideia orokorren eta informazio zehatz eta objektiboaren ulermena, hitz baten asmoa eta ideien garapena jarraitzeko trebetasuna.

2. IELTS Academic azterketa 2. Atala: Irakurmen jarduerak

Iraupena: 60 minutu

Formatua:

  • Hiru irakurketa pasarte luze (diagramak, grafikoak eta ilustrazioak barne)
  • Testu mota sorta deskribatzaileetatik objektiboetara eta diskurtsiboetatik analitikoen artean ibiliko da

Irakurmen atalak 40 galdera ditu, irakurketa abilezi anitzak aztertzeko asmoz. Gaingabe irakurmena, ideia nagusietarako irakurmena, xehetasunak aurkitzeko irakurmena, argumentu logikoak ulertu eta idazleen iritziak, jarrerak eta asmoa ezagutu barne.

Atal honek hiru testu luze ditu eta informazio objektiboa zein eztabaida testuak eta analisiak izan litezke. Testu hauek liburuetatik, egunkarietatik, aldizkarietatik eta egunkarietatik hartu daitezke. Espezialista ez den entzuleriarentzat egokiak diren testuak izan arren, unibertsitate-ikastaroak egiten edo izen emate profesionala bilatzen ari den jendearentzat egokiak dira ere.

3. IELTS Academic azterketa 3. Atala: Idazmen jarduerak

Iraupena: 60 minutu

Formatua:

  • Deskribatzeko, azaltzeko edo diagrama edo testua laburtzeko idazmen jarduera bat (150 hitz minimo)
  • Idazlan jarduera bat (250 hitz minimo).

Gaiak interes orokorrekoak dira, eta gradu eta graduondo bat ikasten ari diren azterketarientzako edo izen-emate profesionala bilatzen ari direnentzako egokiak. Bi jarduera daude:

Topics are of general interest to, and suitable for, test takers entering undergraduate and postgraduate studies or seeking professional registration. There are two tasks:

  • 1. Jarduera - grafiko bat, taula bat edo diagrama bat aurkeztuko zaizu eta deskribatzea, laburbiltzea edo informazioa zure hitzekin azaltzea eskatuko zaizu. Datuak azaldu eta deskribatzea , prozesu baten urratsak deskribatzea, zerbait nola funtzionatzen duen edo objektu edo gertaera bat deskribatzea eskatu ahal zaizu
  • 2. Jarduera - Argumentu bati, arazo bati edo ikuspuntu bati erantzuteko idazlan bat egitea eskatuko zaizu. 

Bi jardueren erantzunak estilo formal batean eman beharko dira.

4. IELTS Academic azterketa 4. Atala: Ahozko jarduerak

Iraupena: 10-14 minutu

Formatua:

  • Aurrez aurreko elkarrizketa zure aztertzailearekin gai ezagunei buruzko galdera motzak eta gai bati buruz zehaztasunez hitz egitea barne.
  • Mesedez argi izan: probaren zentroaren arabera, ahozko proba azterketa nagusiaren egun desberdin batean egitea eskatuko zaizu.

Ahozko atalak zure ahozko ingelesaren erabilera neurtzen du. Azterketa guztiak grabatzen dira.

  • 1. zatia - aztertzaileak zurii buruzko galdera orokorrak egingo dizkizu, etxea, familia, lana, ikasketak eta interesak barne. Zati hau lau edo bost minutukoa izango da.
  • 2. zatia - txartel bat emango zaizu non gai bati buruz hitz egitea eskatuko zaizun. Minutu bat izango duzu prestatzeko eta bi minutuz hitz egingo beharko duzu. Aztertzaileak gai berdinari buruzko bizpahiru galdera egingo dizkizu.
  • 3. zatia- galdera gehiago egingo zaizkizu 2. zatiko gaiari buruz. Honek ideia eta arazo abstraktuagoei buruz hitz egiteko aukera emango dizu. Zati hau lau edo bost minutukoa izango da.

Speaking probaren formatua

Gure zentro batzuetan IELTS Speaking proba bideo-dei baten bidez egiteko aukera eskaintzen dute. Horrek malgutasun eta eskuragarritasun handiagoa ematen du aipatu proba hori egiteko.

Hori zure kasua bada, bideo-dei bidezko mintzamen proba IELTS azterketa-zentro ofizial batean egingo da, nortasuna egiaztatzeko estandar-maila berarekin. Bideo-dei bidez egiten den azterketa eta aurrez aurre egiten den azterketa berdinak dira edukiari, puntuazioari, denborari, zailtasun-mailari, galderen formatuari eta segurtasunari dagokionez.

IELTS aztertzaile batek gidatuta, bideo-dei bidez egiten den proba aurrez aurreko probaren ezaugarriak mantenduko ditu.

Argibide gehiagorako, mesedez, ikusi bideo hau. 

Erreserbatu zure IELTS Academic azterketa

Arrakasta IELTS-ekin hasten da. Unibertsitatean ikasi edo ingelesez hitz egiten den herrialde batean lan egin nahi baduzu, IELTS Academic azterketa da egokiena zuretzat.

British Council-en azterketa ondo egiten laguntzeko behar duzun sostenguaz hornitzeko konpromisoa dugu. Gurekin erreserbatzen duzunean, sarrera mugagabea eta doakoa izango duzu IELTS Ready Premium.

Erreserbatu zure IELTS Academic azterketa

Azterketa erreserbatu aurretik, zein azterketa egin behar duzun hautatzen ari zaren organizazioarekin kontsultatu