IELTS General Training – froga ezazu eguneroko ingeles hizkuntzan abilezia daukazula

IELTS General Training-ek ingeles hizkuntza-gaitasuna neurtzen du eguneroko testuinguru praktiko batean. Jarduerek eta azterketek bai lantokian bai eguneroko egoerak islatzen dituzte.

Deskargatu gure doako gida IELTS General Training probarako

Egin ezazu azterketa hau hurrengoa nahi baduzu:

  • gradu-maila azpitik prestatu edo ikasi nahi baduzu
  • lan egin edo lan egiten hasi nahi baduzu Ingelesez hitz egiten den herrialde batean
  • Ingelesez hitz egiten den herrialde batera emigratu nahi baduzu
  • zure herrialdean lan obeago bat aurkitu nahi baduzu.

EB-ra emigratu nahi baduzu informa zaitez IELTS EB-rako bisei eta immigraziori (UKVI) buruz.

IELTS General Training azterketaren prezioa

242€

Zer sartzen da azterketa-tasan? IELTS azterketako gure tasak prestakuntza-material esklusiboakdoako praktika-azterketak eta askoz gehiago hartzen ditu.

Iraupena

  • 2 ordu eta 45 minutu.

Formatua

Azterketak lau atal desberdin izango ditu: Entzumena, Irakurmena, Idazmena eta Ahozkoa. Zure IELTS azterketa British Council-en bidez erreserbatzean, azterketa British Council IELTS zentro aztertzaile batean egingo da

Zure Ahozko azterketa azterketaren egun berean egitea eskainiko zaizu edo aste bat azterketa baino lehen edo geroago. Ahozkoa ez bada azterketaren egun berean egingo lehenago jakinaraziko zaizu.

Emaitzak

  • Aurrez aurreko IELTS ordenagailuan – Zure azterketaren emaitzak jasoko dituzu elektronikoki bakarrik 3-5 egunen epean eta une horretan zure emaitzen bertsio elektronikoa (eTRF) deskargatu ahal izango duzu Hautagaiaren Ataritik.
  • Aurrez aurreko IELTS paperean – Zure emaitzak azterketa egunetik 13 egunetara argitaratuko dira. Zure IELTS azterketan lortutako emaitza postaz bidaliko dizugu ziurtagiri baten bidez (Test Report Form) emaitzak argitaratu ondorengo 2-3 egunetako epean.

1. IELTS General Training azterketa 1. Atala: Entzumen jarduerak

Iraupena: 30 minutu eta 10 minutu zure erantzunak erantzun orrian idatzi ahal izateko

Formatua:  4 audio-grabazio azentu desberdinekin. Zure erantzunak hurrengoa erabiliz idatziko dituzu:

  • Aukera anitzak
  • parekatzea
  • Diagrama izendatzea 
  • Hutsuneak bete.

Ingeleseko natibo diren hiztunen lau grabazio entzungo dituzu eta gero zenbait galderari erantzungo diezu.

  • 1. Grabazioa – bi pertsonen arteko eguneroko elkarrizketa bat.
  • 2. Grabazioa – bakarrizketa bat eguneroko egoera batean kokatua, adib. lekuko instalazioei buruzko eztabaida.
  • 3. Grabazioa - Hezkuntzaren eta trebakuntzaren egoera batean ezarritako lau pertsonen arteko elkarrizketa bat, adib. unibertsitate tutore baten eta ikasle baten arteko eztabaida lan bati buruz.
  • 4. Grabazioa - gai akademiko bati buruzko bakarrizketa, adib. unibertsitate- hitzaldi bat.

Aholkulariek zure ahalmena ondoko gaietan ebaluatuko dute: ideia orokorren eta informazio zehatz eta objektibo ulermena, hitz baten asmoa eta ideian garapenaren jarraitzeko trebetasuna.

2. IELTS General Training azterketa 2. Atala: Irakurmen jarduerak

Iraupena: 60 minutu

Formatua:

Hiru irakurketa pasarte jarduerekin:

  • 1. pasartea - Bi edo hiru egiazko testu motz
  • 2. pasartea - Lanari buruzko egiazko bi testu motz
  • 3. pasartea - interes orokorra duen gai bati buruzko testu luze bat

Irakurmen atalak 40 galdera ditu, irakurketa abilezi anitzak aztertzeko asmoz. Gaingabe irakurmena, ideia nagusietarako irakurmena, xehetasunak aurkitzeko irakurmena, argumentu logikoak ulertu eta idazleen iritziak, jarrerak eta asmoa ezagutu barne.

Testu hauek liburuetatik, egunkarietatik, aldizkarietatik, iragarkietatik, konpainia eskuliburuetatik eta jarraibideetatik hartu daitezke. Hauek ingurumen anglofono batean egunero aurki ditzakezun baliabideak dira.

3. IELTS General Training azterketa 3. Atala: Idazmen jarduerak

Iraupena: 60 minutu

Formatua:

  • Idazlan jarduera bat (150 hitz minimo)
  • Idazlan jarduera motz bat (250 hitz minimo).

Gaiak interes orokorrei buruz dira. Bi jarduera daude:

  • 1. Jarduera - egoera bat aurkeztuko zaizu eta gutun bat idaztea eskatuko zaizu, informazioa eskatuz edo egoera azalduz. Gutuna pertsonala, semi-formala edo formala izan daiteke.
  • 2. Jarduera - Argumentu bati, arazo bati edo ikuspuntu bati erantzuteko idazlan bat idaztea eskatuko zaizu. Idazlan honek estilo pertsonala izan dezake.

4. IELTS General Training azterketa 4. Atala: Ahozko jarduerak

Iraupena: 10-15 minutu

Formatua:

  • Aurrez aurreko elkarrizketa
  • Galdera motzak eta gai ezagun bati buruz itz egin.

Mesedez argi izan: probaren zentroaren arabera, Ahozko proba azterketa nagusiaren egun desberdin batean egitea eskatuko zaizu.

Ahozko atalak zure ahozko ingelesaren erabilera neurtzen du. Azterketa guztiak grabatzen dira.

  • 1. zatia - aztertzaileak zurii buruzko galdera orokorrak egingo dizkizu, etxea, familia, lana, ikasketak eta interesak barne. Zati hau lau edo bost minutukoa izango da.
  • 2. zatia - txartel bat emango zaizu non gai bati buruz hitz egitea eskatuko zaizun. Minutu bat izango duzu prestatzeko eta bi minutuz hitz egingo beharko duzu. Aztertzaileak gai berdinari buruzko bizpahiru galdera egingo dizkizu.
  • 3. zatia- galdera gehiago egingo zaizkizu 2. zatiko gaiari buruz. Honek ideia eta arazo abstraktuagoei buruz hitz egiteko aukera emango dizu. Zati hau lau edo bost minutukoa izango da.

Speaking probaren formatua 

Gure zentro batzuetan IELTS Speaking proba bideo-dei baten bidez egiteko aukera eskaintzen dute. Horrek malgutasun eta eskuragarritasun handiagoa ematen du aipatu proba hori egiteko.

Hori zure kasua bada, bideo-dei bidezko mintzamen proba IELTS azterketa-zentro ofizial batean egingo da, nortasuna egiaztatzeko estandar-maila berarekin. Bideo-dei bidez egiten den azterketa eta aurrez aurre egiten den azterketa berdinak dira edukiari, puntuazioari, denborari, zailtasun-mailari, galderen formatuari eta segurtasunari dagokionez.

IELTS aztertzaile batek gidatuta, bideo-dei bidez egiten den proba aurrez aurreko probaren ezaugarriak mantenduko ditu. 

Argibide gehiagorako, mesedez, ikusi bideo hau.

Erreserbatu ezazu zure IELTS General Training azterketa gaur bertan

Arrakasta IELTS-ekin hasten da. Zure helburua gradu-maila azpitik ikastea edo Ingelesez hitz egiten den herrialde batera emigratzea bada IELTS General Training azterketa egin beharko duzu.

British Council-en azterketa ondo egiten laguntzeko behar duzun sostenguaz hornitzeko konpromisoa dugu.Gurekin erreserbatzen duzunean, sarrera mugagabea eta doakoa izango duzu IELTS Ready Premium.

Jakin ezazu zure IELTS General Training azterketa data

Azterketa erreserbatu aurretik, zein azterketa egin behar duzun hautatzen ari zaren organizazioarekin kontsultatu.