Una mujer haciendo un examen en el British Council
©

British Council

Zein da azterketa egokiena zuretzat?  Ezagutu mundu maila orokortuta eta aintzatespen gehien duten bi azterketen inguruko argibide gehiago – IGCSEs/International GCSEs y A/AS Levels.

Zergatik aukeratu IGCSEs/International GCSEs?

ONURAK

EZAGUTU MUNDU OSOAN AUKERAK ZABALDUKO DIZKIZUTEN ZIURTAGIRIAK

IGCSEs 14 eta 16 urte bitarteko ikasleen artean nazioarteko ziurtagiri ezagunena da. Goi-mailako hezkuntza eta lanbide heziketarako sarbidea da. Lagun zaitzakete:

• Institutu edo unibertsitate batean tokia lortzen.

• Aukera profesional onenak aurkitzen. 

• Zure helburuak lortzen lagunduko zaituzten trebetasunak garatzen. 

* Adibidez, IGCSEn ingeles C maila lortzeko nahikoa izan daiteke Erresuma batuko unibertsitateetan izena emateko beharrezkoak diren baldintzak betetzeko. 

Nola eman izena IGCSEn.

AZTERKETA EGUNA 

British Councilek IGCSE azterketarako hautagaien erregistroa egiten du. Azken finean, bi milioi pertsona baino gehiagok bere konfiantza jarri du gure erakundean bere nazioarteko azterketak egiteko.

IKASTAROA

Orokorrean, IGCSEs/International GCSE-ek bi urte eskatzen dituzte. Ebaluazioa idatzizko zein mintzamenezko proben bidez egiten da eta baita azterketa praktiko eta coursework bidez.

IKASGAIAK AUKERATU

70 ikasgai baino gehiagoren artean aukera dezakezu – matematikatik hasita ingeleseraino. Eskaintza zure ikastetxe, herrialde edo erakunde aztertzailearen arabera alda daiteke.

ERAKUNDE AZTERTZAILEAK

Bi erakunde aztertzaileen artean hautatzeko aukera ematen dugu: Cambridge International Examinations (CIE) eta Pearson Edexcel. 

Kontuan izan zure azterketa CIErekin egiten baduzu IGCSE batean izena ematen ari zarela. 

Zure azterketa Pearson Edexcelekin egiten baduzu International GCSE bat izango da. 

Ikusi zein erakunde aztertzailea den egokiena zuretzat.

KALIFIKAZIOA

IGCSE/International GCSEren oinarrizko programa egokiena da C eta G bitarteko gradua lortu nahi duten ikasleentzat. Programa zabalduak A* eta C bitarteko gradua lortu nahi duten ikasleei eduki estimulagarriak eskaintzen dizkie.

PRESTAKETA

Ikasteko iradokizunak eta aholkuak.

PUNTUAZIOA

Zure emaitza Erresuma batuan ebaluatzen dira nazioarte mailan erabiltzen den puntuazio sistema baten bidez.

ZURE EMAITZAK

Emaitzak eskuragarri izango dira, gutxi gora behera, zure azken azterketa amaitu eta 8 asteko epearen barruan.

Ikusi zure emaitzak nola eskuratu ahal dituzun.

ETA ORAIN ZER?

IGCSE/International GCSE-ak A eta AS levels bezalako goi mailako eta unibertsitateko hezkuntzarako lehen urratsa dira eta baita unibertsitaterako sarbidea ere.

IKASGAIAK

IGCSEs/International GCSEs-ek zuretzat egokien den ikastaroa hautatzeko aukera ematen dizute. Aukeratu zure unibertsitate gradura edo goi-mailako ikasketetara hobekien egokitzen diren ikasgaiak. Hautatu ahal dituzun ikasgaiak ikusteko ikusi zerrenda hauek:

• Cambridge IGCSE subjects list

• Pearson International GCSE subjects list

NOLA EGIN IZEN-EMATEA

British Councilek lagundu zaitzake matrikula prozesu osoan zehar. Matrikula inprimakiak jarri ahal ditugu zure esku eta horiek modu zuzenean beteta daudela berma dezakegu. Gainera, azterketa epe eta tasen inguruko argibideak ere emango dizkizugu.

Ikusi nola egin IGCSEs/International GCSEs-erako matrikula.

Zergatik aukeratu A eta AS levels?

ONURAK

EZAGUTU MUNDUKO UNIBERTSITATE ETA ENPRESA ONENEK AINTZAT HARTZEN DITUZTEN NAZIOARTEKO TITULAZIOAK

A levels-ak hezkuntza, unibertsitate eta lan esparruetan lortutako arrakastaren bermetzat nazioarteko aintzatespena duten tituluak dira. 17 eta 18 urte bitarteko unibertsitate aurreko ikasleen garaiarentzat diseinatuta daude. Honakoa lortzen lagun zaitzakete:

• Institutu edo unibertsitateren batean tokia lortzen. 

• Nahi duzun ikasketetara sarbidea lortzen. 

• Gustuko dituzun ikasgaiak aurkitzen. 

Urtero, British Councilek bi milioi pertsona baino gehiago laguntzen ditu bere nazioarteko azterketak egiten. Beharrezkoak dituzun urrats guztietan lagun zaitzakegu, ikasgaiak hautatzetik azterketetan izena emateraino.

Ikusi nola eman izena A levels-etan.

Ikusi unibertsitatean sartzeko bete behar diren baldintzak.

AZTERKETA EGUNA

British Councilek A levels-erako erregistroarekin lagun zaitzakegu. 

Azken finean, bi milioi pertsona baino gehiagok bere konfiantza jarri du gure erakundean bere nazioarteko azterketak egiteko.

Hemen AS eta A levels-erako zenbait aholku aurkituko dituzu.

IKASTAROA

Orokorrean, A level ikastaroa amaitzeko bi urte behar dira. Zenbait ikasgaien kasuen, AS level-en hasteko eta, ondoren, A level-era pasatzeko aukera dago.

A level-ak bi urte horietako coursework-ak eta azterketak kontuan hartuz ebaluatzen dira.

IKASGAIAK AUKERATU

Titulazioek ikasgai eskaintza zabala dute. Eskaintza zure ikastetxe, herrialde edo erakunde aztertzailearen arabera alda daiteke.

UNIBERTSITATERAKO BETEBEHARRAK

Erresuma Batuko unibertsitateetan sartu ahal izateko eskatzen den betebeharra 3 A levelekoa izaten ohi da baina komeni zaizu joan nahi duzun unibertsitate bakoitzean zein betebehar eskatzen dituzten ezagutzea.

Ezagutu unibertsitatean sartzeko eskatzen dituzten betebeharrak.

AGENTE AZTERTZAILEA 

Bi agente aztertzaileen artean hautatzeko aukera eskaintzen dugu: Cambridge International Examinations (CIE) eta Pearson Edexcel. 

Zure ikastetxe edo unibertsitateak beste agente aztertzaile zehatz bat nahiago izatekotan, ez duzu aukeratu behar izango.

Ikusi hemen zuretzat zein den agente aztertzailerik egokiena.

PRESTAKETA

Ikasteko iradokizunak eta aholkuak.

KALIFIKAZIOA

Zure emaitzak A*tik Era doan nazioarteko kalifikazio sistemaren bidez ebaluatuko dira.

ZURE EMAITZAK

Emaitzak eskura izango dituzu azken azterketa amaitu eta astebetera.

IKASGAIAK

Zure zentroaren erabilgarritasunaren arabera, Cambridge International Examinations eta Pearson Edexcel agente aztertzaileen 50 ikasgai baino gehiagoren artean aukeratu beharko duzu.

Ikasgaien erabilgarritasuna saioaren araberakoa izango da. Argibide gehiago aurkituko dituzu Nola egin izen-ematea atalean.

NOLA EGIN IZEN-EMATEA

British Councilek lagundu zaitzake matrikula prozesu osoan zehar. Matrikula inprimakiak jarri ahal ditugu zure esku eta horiek modu zuzenean beteta daudela berma dezakegu.

Ikusi nola egin izen-ematea A Levels-en.

Aukeratu zure agente aztertzailea

IGCSE/International GCSE edo A Level-erako ikasgaiak aukeratzen direnean agente aztertzaile bat ere aukeratu behar da. 

Agente aztertzaileak ikasleei kalifikazioak eskaintzen dizkieten erakundeak dira eta, bere funtzioen artean, azterketak sortzea, zure lana ebaluatzea eta lortutako emaitza ematea aurkitzen dira. British Councilen bi agente aztertzaileekin egiten dugu lan: Cambridge Assessment International Education (CAIE) eta Pearson Edexcel.

Nola aukera agente aztertzaile bat? Agente biek nazioartean aintzatespena duten kalifikazioak eskaintzen dituzte eta mundu osoko ikastetxe eta unibertsitateek onartzen dituzte.

Agente bakoitzaren inguruko informazio gehiagorako bere web orrialdeak bisita ditzakezu: 

• Cambridge Assessment International Education: IGCSEs 

• Pearson Edexcel: International GCSEs

• Cambridge Assessment International Education: A / AS levels

• Pearson Edexcel: A / AS levels