Iaz bi milioi pertsona baino gehiago aurkeztu ziren British Councilarekin bere azterketak egiteko. Azterketa eskaintza zabala egiten dugu, ikastetxeetarako ingeles azterketetatik hasita enpresa-tituluetaraino, mundu osoko 90 herrialde baino gehiagotan.
Azterketa egunean eraman behar duzun agiri eta materialaren inguruko informazio guztia emango dizugu. Gainera, azterketaren eguna, tokia eta ordutegiaren berri ere emango dizugu.
Azterketa egiteko laguntza bereziren bat beharko bazenu, adibidez, denbora gehigarria edo ikuskapen bereziren bat, izen-ematea egiten duzun une berean gurekin harremanetan jarri beharko duzu. Ikusi azterketetarako behar bereziak atala.
Zer eraman azterketara
Azterketa egunean urduritasuna eta azken orduko atzerapenak ekidin ditzakezu azterketara zure nortasun agiria eta behar duzun materiala eramaten baduzu. Etxetik atera aurretik ziurtatu behar duzun guztia eramaten duzula: NANa, arkatzak, bolalumak, azterketa izango den tokira iristeko mapa...
ATERA AURRETIK
- Saiatu azterketaren hasiera-ordua baino 30 minutu lehenago iristen. Modu horretan hasi aurretik lasaitzeko aukera izango duzu.
- Kontuan izan iristeko izan daitezkeen arazoak: trafikoa, arazoak garraiobide publikoarekin... buruan izan arazoak izanez gero azterketaren egoitzara iristeko bestelako plan bat.
ZER ERAMAN BEHAR DUZU AZTERKETA EGINGO DEN IKASGELARA
- Nortasun agiria
- Statement of Entry
- Arkatzak eta bolalumak
- Oinarrizko kalkulagailu bat (zure agente aztertzaileak onartutako modelo bat)
- Azterketa egiteko beharrezkoa den bestelako edozein material osagarri.
GOGORATU
- Sakelako telefonoak eta beste edozein gailu elektroniko guztiz debekatuta daude.
- Ez eraman balio handia duen ezer.
NORTASUN AGIRIA
Azterketetara zure nortasun agiria eraman beharko duzu. Bakarrik onartzen dira:
- Pasaportea
- Nortasun Agiri Nazionala (NAN)