Candidato preparando un examen de Cambridge en el British Council
©

British Council

Zure kabuz zein irakasle baten laguntza baduzu, hemen zure helburua lortzen lagunduko zaituzten hainbat gomendio aurkituko dituzu.

Azterketarako gomendioak

Prestaketa eta antolaketa egoki batek emaitza hobeak lortzen lagunduko dizu.

British Councilek ikasle zein irakasleentzako baliabide eta aholku desberdinak ditu. Urrats hauek jarraitzea gomendatzen dizugu:

ZURE AZTERKETA BAINO BI HILABETE LEHENAGO

Zure plangintza xehetasunez aztertzeko unea da. Honakoa egin beharko zenuke: 

• ikasgai bakoitzerako argitaratu diren gai-zerrendak 

• azterketaren formatua ezagutu beharko zenuke (adibidez, test modukoa den edo erantzunak garatu behar diren.)

• planifikatu ikasi beharreko eduki guztiak.

ZENBAIT AHOLKU

Planifikatu zure ikasketak eguneko ordurik emankorrenetan. Goiz esnatzea gustuko baduzu eta energia handiarekin jaikitzen bazara, saiatu goizez ikasten. Gainera, saiatu:

• batez besteko kalifikazio orokorrean eragin handiagoa duten ikasgaiei lehentasuna ematen  

• ikasten duzunean aldizka atsedenak hartu 

• ikasten duzunean tresna desberdinen laguntza erabili – liburuak, audio-gidak eta bideoak

• apunteetan eduki garrantzitsuenak azpimarratu 

• eskatu lagun eta senideei ikasgaiak errepasatzen laguntzeko 

• ezagutu aldez aurretik izan diren azterketak zein galdera mota izan diren jakiteko eta horiek erantzuteko zenbat denbora izango duzun jakiteko 

• gorde familiarekin eta lagunekin egoteko denbora.

ZURE AZTERKETA BAINO HILABETE BAT LEHENAGO

Zure azterketaren inguruko xehetasun guztiak jasoko dituzu Statement of Entry orrialdean. Bertan, azterketaren eguna eta tokia zehazten dira. Gogoratu informazio hori inprimatuta eraman beharko duzula azterketa egunean.

Azterketara eraman behar dituzun gauzen eta ordutegien inguruko argibide gehiagorako, ikusi Azterketa eguna atala.

Ez ahaztu ikasten jarraitu beharko duzula baina deskantsatu ere egin beharko duzula.

AZTERKETA EGUNERAKO AHOLKUAK

Azterketa egunean arazorik ez izateko zenbait aholku emanez lagundu nahi zaitugu: 

• Lasai egon. Saiatu erlaxatuta egoten eta hartu arnasa sakonki. 

• Irakurri azterketako galderak arretaz. 

• Planifikatu denbora eta erabaki galdera bakoitzean zenbat denbora emango duzun. 

• Galdera batean ezin aurrera eginda geratzen bazara, pasa hurrengora. 

• Ura edan azterketa egiten duzun bitartean. 

• Errepasatu erantzun guztiak, batez ere, garaiz amaitzen baduzu.

Azterketen adibideak eta bestelako baliabideak

Cambridge International Examinations-ek eta Pearson Edexcel-ek online baliabideak jartzen dituzte bere hautagaien esku, aurreko azterketen adibideak barne.

Cambridge International Examinations

IGCSEs eta A/AS Levels-erako aurreko azterketen adibideak bezalako ikasketa materialak aurki ditzakezu hemen: CIE: online resource centre.

Pearson Edexcel

IGCSEs eta A/AS Levels-erako aurreko azterketen adibideak bezalako ikasketa materialak aurki ditzakezu hemen: Pearson Edexcel: past papers search tool.